"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

Memoriaren ibilbidea: Irun, Gerra eta Gerraondoa

Nicolás Guerendiain Irungo Errepublikanoen Elkarteak Memoriaren Ibilbidea: gerra eta gerraondoa Irunen izeneko eskuorri bat argitaratu du, iaz ateratako maparen Altxamendu militarrari eta diktadura frankistari buruzko mapa osagarri gisa.

Memoriaren ibilbide hau orainetik iraganera eginiko bidaia bat da. Kolpe faxistaren ondoren, erresistentzia eta borrokaldiak izan ziren Irunen.

Udalak Tokiko Defentsa Junta bat antolatu zuen, eta gerra-komisariotzak sortu ziren. Zenbait eraikinetan mamitu zen erresistentzia hori, hala nola Zentro Errepublikanoan, Irungo Kasinoan edo Pilar Ikastetxean. Nazioarteko zubia ihes egiteko, salbatzeko, berriz elkartzeko lekua izan zen; Gal estadioa eta Olaberriko kanala, aldiz, sufrimenduaren, bortxazko lanen eta umilazioaren kokalekuak izan ziren. Urdanibia plaza gertakari guztien lekuko izan zen. Leku horietako batzuek zutik diraute gaur ere; beste batzuk oroimenean geratu dira.

Guztiak dira Irungo memoriaren parte.

Mapa hiriko hainbat dendatan aurki daiteke (liburu-dendetan, kioskoetan...), baita liburutegian, turismo-bulegoan, elkarteetan eta abarretan ere. Doakoa da.

Memoriaren ibilbidea

Aurkezpenaren bideoa