2022ko apirilaren 22a
Irungo Udalak, Santi Jimenez memoria historikoaren ordezkariaren eskutik, Memoria Historikoaren zerbitzua martxan jartzen duen proiektu pilotu baten berri eman du ostiral honetan. Bigarren Hezkuntza ikasleei zuzendutako ekimen bat da, eta hiriko historia ikastetxeetara modu berritzaile eta aitzindari batean eramatea da xedea.
"Escape street" izenekoak sei agertoki ditu, gure elkarteak egindako "Memoriaren ibilbidea: Irun, Gerra eta Gerraondoa" izeneko azterlan batean oinarrituta aukeratuak.
Jokoaren saioak maiatzaren 2tik 6ra egingo dira.
Informazio gehiago