Pabiloi hori Irunen kontzentrazio-esparru gisa erabilitako tokietako bat izan zen. Mugako hiria zenez, erbestetik etorritako milaka errefuxiatuk muga igaro eta hainbat instalaziotan sartzen zituzten, identifikatzeko, sailkatzeko eta hurrengo helmuga erabakitzeko (kartzela, beste kontzentrazio-esparru batzuk, askatasuna...).
Irunen instalazio zuzentzaileak egon ziren, atxikipen-eremu gisa erabili zirenak: Stadium Gal, Hilaturas ferroviarias (emakumeen eta haurren eremua), Behobia, txokolate fabrika Elgorriaga, prisión de Irun.
Gaur egun, Pequeña Velocidad da Gipuzkoan zutik geratzen den kontzentrazio-esparru bakarra, eta Udalak hura eraisteko asmoa du, Via Irun hirigintza-proiektuaren barruan.
2021ean, gure elkarteak mozio bat aurkeztu zuen pabiloi hori mantentzeko eta bertan memoiraren museo bat sortzeko.
Aurtengo udaberrian, beste elkarte memorialista batekin (Kepa Ordoki) batera, pabiloi hori ez eraisteko eta oroimenerako leku izendatzeko eskatu zen. Mozio hori atzera bota zen.
Gure elkarteak pabiloi hau mantentzeko lanean jarraitzen du eta Eusko Jaurlaritzari Memoria Leku izendatzeko eskatuko dio.
2021eko maiatzaren 28an gure elkarteak mozio bat aurkeztu zuen udalean Memoriaren Museoa sortzea onartzeko.
Mozioarekin batera, elkarteak memoria-museoei buruz egindako txosten bat aurkeztu da, gure hirian sortzeko beharra zergatik ikusten den azalduz.
Elkarrizketa Cadena Ser irratian. 2023-04-25
Albistea TVE1-Tele Norte. 2023-04-27 (5,28. minututik aurrera)
Elkarrizketa Antxeta Irratian. 2023-05-09
Apirilaren 25ean prentsaurrekoa eta elkarrizketa egin zitzaien Irungo "'Nicolás Guerendiain' Irungo Errepublikarrak" eta "'Kepa Ordoki' Memoria Historikoa Bidasoan" memorialisten elkarteetako ordezkariei. Bertan, apirilaren 28an, ostirala, Irungo udaletxean aurkeztuko den mozioaren berri eman da.
Irungo kontzentrazio esparrua, Pequeña Velocidad pabilioiaren eraisketaren arriskuaren aurrean, bi taldeek "urte beteko luzamendua" eskatu dute kontzentrazio esparrua bere horretan mantentzeko. Epea "baliagarritzat" jo dute Irungo herritarren arteko prozesu parte hartzaile bat hasi, eta etorkizuneko memoria historikoaren gunea sortzeko.
Via Irun proiektuaren arteko aukeren baitan hiriko oroimen historikoaren gunea ezartzea aldarrikatu dute bi entitateek. "Irunek oroimen zabala du. Ehundaka errepresaliatu, milaka atxilotu, aztertu beharreko biktimarioak edota hainbeste eragin izan zuen Bidasoako Komandantzia Militarra. Guzti hau azaltzeko espazio bat behar da, non egia, justizia eta erreparazioa bideratuko diren. Horretarako, aproposena, Pequeña Velocidad pabilioia baliatzea da", adierazi dute.
Halaber, bi elkarteetako ordezkariek ez dute Via Irun proiektua alboratzen. Kontzentrazio esparruarentzat egokiena ingurua zaharberritzea dela zehaztu dute. "Aduanak itxi zirenetik kontzentrazio esparrua alboratua eta modu kaskarrean mantendu da". Oroitarazi dute Via Irun proiektuaren irizipide eta helburuen dokumentuak "ardura berezia" eskatzen duela Pequeña Velocidad pabilioiarekiko
Nicolas Guerendiain eta Kepa Ordoki – MHB elkarteek proposaturiko prozesua Irungo herritarrekiko "interpelazio" bat da. Hiriak duen, eta Gipuzkoan zutik mantentzen den kontzentrazio esparru bakarraren etorkizuna "lan kolektiboa" izan behar duela, aldarrikatu dute. Prozesuaren bitartez erabakiko litzateke gunearen izaera juridikoa edota jorratuko lituzkeen edukiak. "Pequeña Velocidaden kokatuko litzatekeen memoria guneak etorkizunarekiko begirada zuzena da. Guneak bere horretan mantentzen duen sufrimendu hori ezagutzan bilakatu behar da", nabarmendu dute
Pequeña Velocidad buruzko informazio gehiago
Elkarrekin-Irun-Podemos/Ezker Anitza - Izquierda Unida eta Irungo Sozialistak taldeek kontrako proposamena aurkeztu diote mozioari, eta EH-Bilduren kontrako botoarekin eta EAJ-PNV eta PPren abstentzioarekin onartu da.
Eztabaidan, 2021eko maiatzaren 28an onartutako mozio bat aipatzen da, Irunen Memoriaren Museoa sortzea onartu zuena. Hori dela eta, Pequeña Velocidad pabiloia ADIFena zela kontuan hartuta, Memoriaren Museoa pabilioi horretatik gertu kokatzeko eskatu zen. Gaur egun, Memoria Demokratikoaren Legea onartuta, uste dugu pabiloia memoria-leku izendatu daitekeela, eta eraitsi gabe mantendu.
2021eko maiatzaren 28ko mozioari buruzko informazioa
Elkarteetako ordezkari baten esku-hartzea [PDF]
Gure Elkartea hainbat erakunderekin bildu da "Pequeña Velocidad" pabilioia ez eraisteko.
Gure elkarteak hainbat erakunderi egin dizkie eskaerak: