"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

Errepublikaren aldarria Irunen

Irungo Udalaren 1931ko apirilaren 14ko ezohizko bilkuraren 13. Akta.

Irun hirian, mila bederatziehun eta hogeita hamarreko apirilaren hamalauko hamarrak eta bederatzi zirenean, honako hauek bildu ziren Udaletxeko areto nagusian: Jorge Segura jn., Julian Bellido jn., Claudio Urtizberea jn., Florencio Yracheta jn., Modesto Gal jn., Luis Salis jn., Gerardo Bionche jn., Evaristo Larrañaga jn., Rosario Gelledea and., Benito Boda jn., Camilo Arocena jn., Miguel Liceaga jn., Francisco Fernandez jn., Antonio Ortiz jn. eta Fernando Estomba jn., hil honetako hamabian aukeratutako hogei zinegotzietatik hamabost, aurretik deitu baitzitzaien, eta Udaleko Idazkari infraskitoagatik, herriko Konjuntzio errepublikar-sozialistako Batzorde Exekutiboak eskatuta. Honako hauek ziren Konjuntzio hori osatzen zutenak: León Iruretagoyena jn, Emilio Zufía jn., Aquilino Gutiérrez jn. eta Nicolás Guerendiain jn. Batzorde horrek, Madrilen eratutako Behin-behineko Gobernu Errepublikarraren aginduz eta eskuordetuta, hartu zuen Hiriko tokiko gobernuaren ardura ordu batzuk lehenago, Espainian Errepublika aldarrikatu zelako.

Aretoa erabat jendez beteta zegoela, Udal berria eratutzat eman zen, eta JORGE SEGURA SAGARDÍA jauna izendatu zuten, aldarriaz, Hiriko behin-behineko Alkate, azken igandean egindako hauteskundeetan boto gehien jaso zuen aldetik.

Ondoren, Segura jaunak hartu zuen hitza, eta zera esan zuen:

"Adeitasunezkoa da bihotz bihotzez eskertzea herriaren ordezkari izateko eman diguzuen babesa.

Eta oso pozten gara, hain irrikatutako errepublikar erregimenaren zerbitzuko lehenengo zinegotziak izateko zortea dugulako.

Une ospatsu hauetan, hiritartasun-eredu izan baikara egintzaz frogatuta gu garela benetako eta egiazko ordenazaleak, arren eskatzen dizuet, Udaleko nire kide guztien izenean, orain arte bezala segi dezazuen, betiere honako hau gogoan: Ordena, Ordena eta Ordena".

Jendeak txalo zaparradez hartu zituen presidente jaunaren hitzak, eta izendapenak behin-behineko izaera zuela eta behin betiko zinegotziak izendatzeko Korporazioak berehala bildu behar zuela esanda, bilkura amaitutzat eman zuen. Aurretik, halere, erabaki zuten Udala, Udal Banda eta Bandera errepublikarra aurrean zuela, Hiribideko nazioarteko zubira joango zela abenduko gertaerengatik anaia atzerriratuei harrera egitera. Eta hori guztia ziurtatzen dut, Idazkari naizen aldetik.