"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

Elkarte Errepublikarrak bat egingo du bihar Red Comète-ren ibilaldiarekin

Red Comèteren logoa

(DVn argitaratutako artikulua, 07/09/07)

IRUN. DV. Nicolás Guerendiain Irungo Elkarte Errepublikarrak atxikimendua adierazten du Red Comètek zazpi urtetik behin antolatzen duen martxarekiko. Ibilaldi hori 1941 eta 1945 bitartean izan zen izen bereko erakunde klandestinoa omentzeko egiten da; hain zuzen ere, erakunde horren helburua zen lurralde nazian erortzen ziren pilotu aliatuak antzeman eta lekualdatzea, salbatu eta beren herrialdeetara itzul zitezen

Ibilaldia bihar hasiko da Ziburun, eta igandean amaituko, Oiartzunen. Irundik, bihar arratsaldean igaroko da bost eta erdiak inguruan, San Migel aldetik; hor sartuko dira Nicolás Guerendiain Irungo Elkarte Errepublikarreko kideak. Hegazkinlari zaharren ordezkaritza bat ere omenaldian izango da, eta baita Red Comèteko kideak eta familiar eta lagun talde bat ere.

“Ekitaldiaren antolatzaileekin harremanetan jarri ondoren, gure babesa eskaini nahi diogu ibilaldi horri eta aurreikusita dauden ekitaldiei”, esan dute prentsa-ohar batean Irungo elkarte errepublikarrekoek. “Gertakari hau omenaldi hunkigarria da faxismoaren aurka eta askatasun demokratikoen alde borrokatu zirenen alde", gaineratu dute.

Klandestinitatean

II. Mundu Gerraren urteetan, Euskal Herriko muga hautatu zuten Madrilen zeuden zerbitzu eta enbaxada aliatuek mantentzen zituzten nazien aurkako hainbat erakunde klandestinok, erresistentziakoak izanik jazarpenetik ihes zebiltzanak salbu jarri eta aliatuen aldera itzul zitezen. Red Comète erakundea espezializatua zegoen Londonetik aterata Alemaniako helburu estrategikoak edo Europa okupatukoak bonbardatzen zituzten hegazkinlari aliatuak jasotzen. Red Comète urtetan ibili zen hegazkinlari horiek jasotzen boteak izaten ziren lekuetan.

Ibilaldi hau duela zazpi urte antolatu zuten Red Cometéko kide zaharrek, Urdaburu Mendi Elkartearekin batera, Bigarren Mundu Gerran Ziburutik Errenteriara, Bidasoa zeharkatuz, sareko iheslariekin eta kideekin oinez egiten zuten ibilaldia egiteko

Jardunaldietako kronikak

Red Comèten ibilbidearen planoa

Eguna: 07/09/08

Irailaren 8an, goiz ederreko bederatzietan eta puntualtasun ingelesaz hasi zuten ibilaldia Sokoa-Ziburuko hilerriaren atarian bildu ziren parte hartzaileek. Antolakuntzako buru M. Beñat Castetek jardunaldirako prestatutako programaren berri eman zuen, eta ondoren, aurresku bat dantzatu zuten bertaratuen omenez.

Hainbat herrialdetako ordezkariek lore-eskaintzak egin zituzten han dautzan laguntzaileen hilobietan. Eta ondoren, hurbileko jatetxe batean, Ziburuko Udalaren eskuzabaltasunez, gosari eder bat eman ziguten espedizioa osatzen genuen laurogei lagun baino gehiagori. Eta otordua amaitutakoan, ibilaldia hasi zen.

Sokoako hondartzaren sarreratik irtenda, Sokorriko Notre Dameko baselizaraino igo ginen, gero Urruñara jaisteko; han, eliza parean dagoen gerretan hildakoen monumentuan ohore ofizialak eskaini ziren, herriko alkatea buru zela. Eta beste lore-eskaintza bat egin zen.

Espedizioa, herriko erdigunea utzi, eta elkarte-lokal batean bildu zen; han, udalak hamaiketakoa eskaini zigun. Hamaiketakoan, antolakuntzakoek eskerrak eman zizkigun han geunden guztioi, eta "ohorezko txapel" bana eman zitzaien Urruñako alkateari eta RAF zaharrean pilotu izan zen Gordon Mellor jaunari.

Hasierako Martxaren argazkia
Hasierako Martxaren argazkia
Hasierako Martxaren argazkia
Hasierako Martxaren argazkia

Hamaiketakoa amaitutakoan, Biriatuko bidea hartu genuen. Bidegain-berri baserriaren ondotik igaro ginen. Baserria etxe seguru haietako bat zen, eta han atxilotu zituzten naziek Sareko lehenengo buruzagiak. Bidean aurrera eginez, Xoldokogainara igo ginen (486 m); gero, Col d`Osin (375 m) eta Col des Joncs (420 m), eta ondoren, Bidasoaren ertzeraino jaitsi ginen Frantzia aldetik, San Migel aldean. Ibilbide osoan zehar, basoak eta errekak zeharkatu genituen, eta gure mendi eta kostaldearen ikuspegi ederrak gozatu ahal izan genituen..

Han izan genuen jardunaldiko arazo bakarra. Pasatzeko lekuan ura indarrez zetorrelako beste leku batera joan behar izan genuen, eta zorionez, aurkitu genuen nondik igaro; goraxeago, Lizarlan baserriaren parean ibaia mantsoago doa, eta handik igaro ahal izan ginen. Uraren maila handia zen, eta gehienak arropa bustita iritsi ziren.

Martxaren argazkia
<
Martxaren argazkia
Martxaren argazkia
Martxaren argazkia

“Tren txikito”ren eraikin zaharraren ondoan, zain genuen berebiziko "catering"a, Errenteriako Urdaburu Mendi Elkarteak prestatua, eta bapo aritu ginen parte hartzaile guztiok ere.

Martxaren argazkia

Gordon Mello RAFeko pilotu jaunak San Migel parean igaro zuten Bidasoa, 1942ko iraileko gau batean.

Eguna: 07/09/09

08:40ean, San Migelen hasi zen, pentsatutako ordutegian pixka bat atzeratuta, Ibilaldiaren bigarren eta azkeneko jarduna. Parte hartzaileak basoan barrena sartu ziren Oiartzunerako norabidean; Aiako Harria inguratu eta Erlaitzeko zelaira iritsi ziren; han, zain zituzten ibilbidea oinez egin ezin izan zuten espedizioko kideak. Atseden txiki bat hartzeko geldialdia egin, eta jaisten hasi ginen Oiartzungo Ergoien auzorantz.

Ibilbidea amaitu baino lehenxeago, espedizioak azken geldialdi labur bat egin zuen "Sarobe" baserri ederrean; baserri horretara eramaten zituzten Bidasoa zeharkatuz Frantzia okupatua uzten zuten pilotu iheslariak.

Harrera beroa egin ziguten bertakoek; urte zail haietan Red Comèterekin batera oso aktiboki jardun zutenen ondorengoak ziren.

Oso une gogoangarria izan zen, erraz ahaztuko ez duguna. Bizikidetza bitxi eta harrigarriko unea; hizkuntza aldetik zailtasunak gertatu arren, guztiok elkar ulertzen genuen.

Ergoien auzoraino jaitsi, eta han, Tolare jatetxean anaitasunezko otordu oparo horietako bat egin genuen. Famili arrazoiak tarteko, utzi egin behar izan genuen, pena handiz, bazkalondo zoragarria izan behar zuena. Hurrengo batean, azkeneraino iraungo dugu. Chapeau antolakuntzari!!!

Zorionik beroenak gure aldetik, Jeannot Dessié, Beñat Castet, Juan Carlos Jiménez de Aberasturi jaunei eta Errenteriako Urdaburu Mendi Taldeari. Zorionak bihotz bihotzez.

Zortzigarren zeharkaldia, Red Comèteren omenez. Omenaldia egin zitzaion II. Mundu Gerran sortutako erakundeari

Bazkariaren argazkia

(DVn argitaratutako artikulua, 07/09/10)

ERRENTERIA. DV. Red Comèteren omenez egindako mendi-zeharkaldiaren zortzigarren edizioa atzo amaitu zen, parte hartzaileek anaitasunezko bazkaria eginda aurten Oiartzungo Tolare jatetxean.

Red Comèteko kideak omentzea da zeharkaldi herrikoi honen helburua. Erakunde hori II. Mundu Gerran sortu zuten, naziek hartutako lurraldeetan erortzen ziren pilotu aliatuak berreskuratu eta leku seguru batera eramateko.

Berriz ere, ibiltariek hainbat ekitaldi egin zituzten asteburuan; besteak beste, nabarmentzekoa da Sokoa–Ziburuko hilerrian egin zen lore-eskaintza.

Hilerrian, lore-sorta bat utzi zen sareko kide garrantzitsu izan ziren Kattalin Aguirreren eta Florentino Goikoetxearen hilobietan.

Atzo, igandean, ibilaldia egin zen Sarobe baserriraino, Oiartzungo udalerrian, han geratzen baitziren hegazkinlariak Bidasoa igaro ondoren.

Martxaren argazkia

 

 

Zeharkaldian parte hartu zutenak, atzo, Oiartzunen egin zuten anaitasunezko bazkarian

Lotura erlazionatua

Andrèe de Jongh hil da, Red Comète antolatu zuen Belgikako erresistentziako kidea