"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

Pikoketako fusilamenduen 71. urteurrena. 2007ko abuztuaren 11a

Joan den larunbatean, indar faxistek Pikoketan hamahiru gazte irundar fusilatu zituzteneko 71. urtemuga bete zen; hildakoen senitartekoak eta “Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikarreko zenbait ordezkari Irungo Blaia hilerrian elkartu ziren eta han, hildako haien eta haiek bezala, errepresio frankistaren biktima, akabatu zituzten guztien omenez, lore-eskaintza egin zuten. Loreak jarri zituzten Nicolás Guerendiainen hilobian ere.

Irungo Elkarte Errepublikarrak biziki eskertuko luke desagertutako edo ahantzitako familiartekoei buruz informazioa eman ahal duten edo nahi duten herritarren laguntza, betiere haien oroitzapena eta izen ona gorde ahal izateko.

Esteka honetan aurki dezakezu 1936ko abuztuaren 11ko gertakizunen inguruko informazioa

 

Nicolás Guerendiainen hilobian
Nicolás Guerendiainen hilobian
Nicolás Guerendiainen hilobian