"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

"El coraje sin recompensa - Nicolás Guerendiain Salaberri (1900-1937)"

2022ko azaroaren 25an 19:00an Irungo Oiasso Museoa

Kartel

Nicolás Irunen errotutako familia bateko kide zen aitaren partetik, Gerendiain eta Aginagatarren sendikoa, hain zuzen. Haren aita Irungo lehen alkate errepublikanoa izan zen, baita Aldundiko presidenteorde ere, XIX. mende amaieran. Amaren partetik, Salaberri eta Iturralde familietakoa zen, baztandarrak eta Murilloko markesak, amak erabiltzen zuen titulua, hain zuzen.

Bizitza laburra izan zuen, 37 urterekin hil baitzuten, baina sutsua. Kirolean aritu zen (futbolean -lehen mailan jokatu zuen Valentziarekin- eta esku pilotan), Zuzenbideko ikasketetan, ongintzako ekitaldietan (antzerkiko aktorea eta nobilleroa izan zen) eta, batez ere, aitaren bide beretik, Errepublikaren kausa defendatzen (Errepublikaren Zerbitzurako Elkartean, aurrena, eta Alderdi Errepublikano Erradikal Sozialistan, ondoren).

Abokatu-lanetan aritu zen, aldi batean Ekuatore Gineako epaitegietan egin zuen lan, eta lehen auzialdiko epaile izan zen jaioterrian. Soledad Iparragirre irundarrarekin ezkondu zen, Alardeko jenerala izan zen 1936an. Bazirudien bizitza lasaia zetorrela eta, orduan, tragedia piztu zen. Parte-hartze aktiboa izan zuen Irungo defentsan eta, hiria frankisten esku erori ondoren, gerrako korrespontsala izan zen PCEren Euzkadi Roja egunkarian. Asturias, Euskadi eta Madrileko fronteen berri ematen zuen argitalpen hartan. 1937ko martxo eta irail artean lotu zitzaion berriz borrokari, Rosa Luxemburgo batailoian, Manuel Cristóbal Errandonea irundarraren aginduetara. Santanderren harrapatu zuten, eta Irunera eraman zuten herriko falangista eta errekete batzuek. Hamaika krudelkeria jasanarazi ondoren, Berako harrobietan fusilatu zuten.

Si estás interesado en comprar el libro lo puedes hacer a través de 140431@asociacionrepublicanairunesa.org o llamando al teléfono: 669 075 423

Deskartu kartela [pdf]

Aurkezpena

  • Elkarteko kide bat
  • Mertxe Tranche: Ikertzaile irundarra
  • José Ramón Cruz Mundet: Liburuaren egilea - (Online aurkezpena)

Egilea: José Ramón Cruz Mundet

Nicolas Guerendiain Salaberriren iloba da, amaren aldetik. Madrilgo Carlos III.a Unibertsitateko irakaslea da, eta bertan Artxibistika Masterra zuzentzen du. Historian doktorea eta dokumentuen kudeaketan aditua. Bibliografia zabal baten egilea eta erakunde publiko eta pribatuetan digitalizazio-proiektuen arduraduna da.

Liburuaren aurkezpena. Bertsio osoa eta laburtua

Salmenta-lekuak

Irun

Liburuarekin batera, 2023rako mahai egutegi bat oparituko da.

Aurkezpenaren argazkiak

Argazkiak