"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

Irakaskuntza laikoari buruzko jardunaldiak

Jardunaldiak kartela

Otsailaren 9an, arratsaldeko 19:30etan, PIO BAROJA INSTITUTUAN "Maisuen Errepublika" izeneko dokumentala proiektatu da eta ondoren debate bat zabaldu da gai horri buruz.

Dokumentalari buruzko argibide gehiago

Gonzalo Puente Ojea

Hilaren 10ean, Amaia Kultur Zentroan, aurreikusita zegoen bezala, Gonzalo Puente Ojea diplomatikoak "Errepublika eta laikotasuna" hitzaldia eman zuen, "Nicolás Guerendiain" Elkarte Errepublikar Irundarrak antolatuta

Ehunen bat pertsona bertaratu zen eta ia bi orduz azken bi mendeetako Espainiako historia eta eliza katolikoak garai horretako erabaki politikoetan eduki zuen eragina azaltzen joan zen Puente Ojea. Bestalde, II. Errepublikako gobernuaren garaietan Eliza eta Estatuaren arteko bereizketaz ere azalpenak eman zituen, egoera horrek eraman baitzuen eskuineko indarrekin elkartzera Francoren gidaritzapean militarrek estatu kolpea emateko eta, gero, haren herentzia modura, egun daukagun monarkiaren esku uzteko. Trantsizioaren fartsa eta aldaketa benetan demokratikoa izan zedin zer-nolakoa izan behar zuen trantsizioak.

Gonzalo Puente Ojeari buruzko informazioa.

altavozHemen entzun dezakezu hitzaldiaren amaiera

Gonzalo Puente Ojearen liburuak Hitzaldiaren sarreran.

Gonzalo Puente Ojearen liburuak
Gonzalo Puente Ojearen hitzaldia

Beste loturak erlazionatuak