Bernardo Atxagak eta Blas de Oteroren alarguntsak azken honen poema bat irakurri dute garai haietan sufritu egin zuten guztiak gogoan.
Euskal erakundeek, alderdi politikoek eta gizarte agenteek omenaldi bero bat egin diete gaur frankismoan askatasunaren eta demokraziaren alde borrokatu ziren guztiei.
Juan Jose Ibarretxe lehendakaria izan da ekitaldi honetan buru, eta Nestor Basterretxea eskultoreak egindako obra bat aurkeztu dute.
Gaur egin den omenaldi-ekitaldiarekin diktaduraren biktimekin eta demokraziaren alde borrokatu zirenekin genuen “zor historiko bat kitatzen dugula” adierazi zuen Lehendakariak. Era berean, “etorkizuna oinarri berrien gainean eraiki behar dela, baina bizi eta pairatu duguna ahantzi gabe”, adierazi zien Lehendakariak omenaldira bildutakoei.
Bernardo Atxagak eta Blas de Oteroren alarguntsak azken honen poema bat irakurri dute garai haietan sufritu egin zuten guztiak gogoan.