1942 eta 1944 bitartean, diktadura frankistaren berrehun preso baino gehiagok lan egin zuten Irunen, Olaberria erreka bideratzeko lanetan.
Proiektua “Ferrocarriles y Construcciones ABC” enpresak burutu zuen. Enpresa honek Irunen zuen zigor-destakamentuaz gain, beste bost ezarri zituen Gipuzkoan, eta, gutxienez, beste bost Estatuko beste probintzietan. Lanak, Obra Publikoen Ministerioak ordaindu zituen Gipuzkoako Foru Aldundiaren %25 eko ekarpenarekin.
Preso hauen lana 1938an ezarritako “Patronato para Redención la Redención de Penas por el Trabajo” erakundeak kudeatu zuen. Lan-sistema honek 15.000 preso baino gehiago enplegatu zituen 121 zigor-destakamentutan, 1943an.
Jatorrizko hogeita hamalau probintziako presoek egin zuten lan Irungo zigor-destakamentuan; gehienak Andaluzia, Extremadura eta Astuarisekoak izanik.
“Colonia Penitenciaria del Dueso”, “Prisión Central Tabacalera de Santander”, “Prisión Central de Guadalajara”, “Prisión Provincial de Jaén” eta “Prisión Provincial de Vitoria” espetxetatik ekarri zituzten presoen gehiengoa.
Martxoaren 19etik 31ra
Deskargatu kartela (PDF)
2019ko martxoaren 19ean 19:30etan Laboral Kutxaren Erakusketa Aretoan
Ordutegia: