"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

Ipuin errepublikanoak

Ahozkotasunaren Nazioarteko jaialdian kokatua (Ahoz aho)

Martxoaren 9an, 19:00an Kabigorri Ateneoan

Kartel

Askotan, ipuin tradizionalek susmo sanoarekin begiratzen diete boteretsuei: erregeei, korrejidoreei, apaizei…

Saio honetan, batetik, tradizioko ipuinak daude (El Píncipe cerdo, Los dos osos...) eta, bestetik, neuk sortutakoak (Los príncipes de Chapa, El príncipe Botijo)...

Demagogiaren errazkerian erortzetik urrun (batzuetan saihestezina den arren), ipuin hauek autokritika egin nahi dute, gizakiek botere-abusuaren eta matxismoaren aurren izaten duten jokabideari buruz. Ipuin horietan giza arimaren alderdi ilunak islatzen dira; hartara, kontrastearen legearen poderioz, besteak beste askatasunaren, berdintasunaren, eta anaitasunaren balioak goraipatzeko. Frantziako iraultzaren balioak dira;

izan ere, batzuetan ez da beharrezkoa originala izatea.

Carlos Perez Aradros

Zer esan neure buruaz…

Aitari laguntzen ibiltzen nintzen (igeltsaria) udan, aldamioetan, eta, San Pablo bezala erori gabe, begitazio bat izan nuen: pertsiana-kaxoi bat eta oilategiko alanbre-hesi bat, erraldoi baten haragia eta hezurrak balira bezala… Paper birrindua ur-ahiakin nahastuz (behin asto-gorotza erabili nuen itsasgarri gisa) jostailuak egiten hasi nintzen  (maskarak, txotxongiloak, mozorroak…)

Jostailuek (eszenikoek) eraman ninduten txotxongiloetara, interpretaziora, herri-musikara, irakurketetara, ilobak lotarazteko inprobisaziora (behin ur-haska batera eraman eta bertara bota ninduten herri batean)… arrakasta txikietara, porrot handietara, eszenak eta irakurketak partekatzeko jendea ezagutzera…

Objektuz edota txotxongiloz kontatutako ipuinetara, aurrera jarraitzen duen bide honetan.

Deskargatu kartela (PDF)

Argazkiak eta bideoa

Fotos