"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

Pedro Barrusoren hitzaldia. 2005-10-21

Hitzaldiaren argazkia

Hilaren 21ean, Amaia Kultur Zentroan, aurreikusita zegoen bezala, Pedro Barruso historiagileak hitzaldi bat eman zuen frankismo garaiko Irun herriari buruz, Nicolas Guerendiain Elkarte Errepublikar Irundarrak antolatuta.

Ehun pertsona baino gehiagoren aurrean, datuez baliatuta, Barruso, Irunek gerra zibilaren lehenengo garaietan bizi izandako uneak eta gorabeherak azaltzen joan zen, Errepublikatik diktadurara pasa zen garaian. Frankismoaren hasieran gertatutako hiriaren suntsitzea eta errepresioa ere aipatu zituen. Azterketa bikaina izan zen, etorkizuneko ikerketetan sakondu eta osatu beharreko zerbait.

Hauek dira datuetako batzuk:

IRUN SUNTSITU ZUTENEKOA

  • 144 etxe birrinduta.
  • 1872 pertsona etxerik gabe.
  • Colon ibilbideko 51 eraikin birrinduta.
  • 6.000 pertsonek Irundik alde egin zuten 1936ko irailaren 2tik 4ra bitartean.
  • 2.908 pertsona ez zen itzuli.
  • 639 etxebizitza bereganatu zituzten agintari berriek, eta beren aldekoei eman.

ERREPRESIOA IRUNEN

Hitzaldiaren argazkia
  • Irungo 45 bizilagun Gerra Kontseiluan epaitu zituzten agintari frankistek.
  • 18 hil egin zituzten.
  • 10 Santoñan kondenatu zituzten batailoi euskaldunak errenditu zirenean.
  • 17 Donostian epaitu zituzten 1937 eta 1940 bitartean.
  • 114 espedientatu egin zituzten zigor ekonomikoa ezartzeko.
  • 22 pertsonari beren jabetzak konfiskatu zizkien.
  • 81 epaitu zituzten ardura politikoengatik eta 37 kondenatu.
  • 18 maisu espedientatu zituzten eta %77a konfirmatu zen.
  • Bigarren hezkuntzako 14 maisu espedientatu zituzten eta %9a konfirmatu zen.
  • 60 funtzionario depuratu ziren, %45a zigortu eta %28a beren postuetatik bota zituzten.

info Pedro Barrusori buruz