Palentziako jolas-parke baten azpian topatu diren erailen amenez.
Julián-ek: “Si me vais a matar, que sea delante de mis hijos”
Falangistak: “No te apresures Julián, que no te va a pasar nada”
Gaur, haurrak zabuan olgetan,
atzo, eraikin ia denak ketan;
gaur, haurren barre-algara
atzo, famili amen negarra;
gaur, bake beltzezko ingurua
atzo, beltza zena: zerua
Bala bat txistuka,
gelditu ezin den trena bezala,
geltokira ez, gizonengana doala bala;
ausart koldarrek, oldar batean tiro koldarra,
benetako ausarten zain, lurreko belarra;
bihotza ezkerrean, gorri odola,
askatasuna mihian, begietan zeru-zola.
Urteak joan, urteak etorri,
hara ze ironia,
orain parke bat dena,
lehen hilerria;
gurutzeen ordez leriak,
hildakoen ordez biziak;
negar ohia estaltzen du irriak,
zaharren azal zimurra haur jaioberriak,
krudelkeria, umeen bihurrikeriak.
Nahigabeko omenaldia
parkea egitean,
nahiz oraindik egon memoria
ehortzia lurpean,
udaberriro irtengo da, loreen bitartez,
eta hori ezingo du inork ekidin,
hala da, halabeharrez.
Gaur loratzen dira hasiak
atzo ereiniko hazia
Txori-txiki