"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

I. Argazki Lehiaketa Errepublikarra

Argazki lehiaketako kartela

“Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikarrak I. Argazki Lehiaketa Errepublikarra iragarri du lantzen ari den jardueren barnean. Lehiaketa honen xedea balio errepublikarrak ezagutaraztea eta sustatzea da.

Honako hauek dira balio horiek definitu ahal dutenak, laburpen gisa: Berdintasuna, Senidetasuna, Askatasuna, Laikotasuna, Elkartasuna, Gizartearen, Ekonomiaren eta Politikaren Justizia, Indarkeria EZA, dibertsitatea, begirune eta berdintasun balio gisa, hiritarren parte-hartzea eta demokrazian sakontzea, eta abar.

Oraingo honetan, lehiaketarako hautatutako gaia hauxe da: “Askatasuna”.

Sariak

Argazki Lehiaketaren irabazleak

Irabazleak

1. sariak: "Rompiendo Cadenas". Egilea: Aitor Torres Irundarra

Lehenengo saria
Lehenengo saria

2. saria: "Saltar y volver a saltar". Egilea: Juan José Mendez Zarauztarra

Bigarren saria
Bigarren saria

3. saria:"Todos con la roja". Egilea: Nicolás Silva Irundarra

Hirugarren saria
Hirugarren saria

Lehiaketaren oinarriak

  1. Kontua da argazki bat egitea, zeinean “Askatasuna”, bere edozein alderditatik begiraturik, funtsezko balio bezala agertzen den.
  2. Saria eskuratzeko aukera izango dute nahi duten afizionatu guztiek.
  3. Lanak CDn grabatuak, formatu digitalean (jpg, tiff...) aurkeztu beharko dira, eta edozein teknika onartuko da eta argazki-berrukipena ere bai.
  4. Egile bakoitzak gehienez ere 3 obra aurkeztu ahalko ditu, obra horiek lehendik beste lehiaketa batzuetan saritu gabeak izan behar dute.
  5. Argazki bakoitzak bere izenburua eta azalpen txiki bat izan behar du.
  6. Lanak gutunazal baten barruan aurkeztuko dira. Gutunazalaren kanpoko aldean hau adieraziko da: “I. Argazki Lehiaketa Errepublikarra”. Original bakoitza ezizen batez sinatuko da eta derrigorrezkoa da gutunazal itxi batean datu hauek eranstea: izena, abizenak, NANa, helbidea eta harremanetarako telefonoa eta egilearen e-posta. Posta ziurtatuaren bidez bidaliko dira, honako helbide honetara: “NICOLÁS GUERENDIAIN” IRUNGO ELKARTE ERREPUBLIKARRA - 10008 Posta-kutxatila IRUN edo Arbelaitz kaleko 3. zkian dugun egoitzan zuzenean emango dira.
  7. Lanak 2010/10/10era arte hartuko dira, epe barruan jasotzat hartuko dira postaz bidalitako argazki-lanak, betiere postako zigilu-markak aipatutako epe-muga horren data gainditzen ez duenean.
  8. Epaimahaia Elkarteko hainbat kidek eta argazkigintzari lotutako Irungo zenbait pertsonek osatuko du.
  9. Epaimahaiaren erabakia komunikabideetan jakinaraziko da, eta era espresuan eta pertsonalean jakinaraziko zaie irabazleei
  10. Sariak:
  11. 1. saria: Argazki-denda bateko erosketa-txartela, 300€-koa.

    2. saria: Argazki-denda bateko erosketa-txartela, 150€-koa.

    3. saria: Argazki-denda bateko erosketa-txartela, 75€-koa.

  12. Lanak ARIren jabetzan geratuko dira eta kultura hedatzeko asmoz argitaratu ahalko ditu, egilearen izena aipatuta.
  13. Saria eman gabe gartu ahal da.
  14. Deialdi honetan parte hartzeak oinarri hauek erabat onartzea dakar.

Txapelketaren arauak .pdf-n pdfko logoa