"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

Irunen 2010eko apirilaren 10ko kontzertuan joko duten taldeak

Kontzertuaren argazkiak eta bideoak

Mamut

MAMUT

2006an, sekulako aztoramena bizitu zen Bidasoaren eskualdean. Lagun talde bat biltzea erabaki zuen rocka eta elektonika elkartzeko aspaldiko asmoarekin, eta MAMUT sortzea erabaki zuten.

2006an, sekulako aztoramena bizitu zen Bidasoaren eskualdean. Lagun talde bat biltzea erabaki zuen rocka eta elektonika elkartzeko aspaldiko asmoarekin, eta MAMUT sortzea erabaki zuten.

2008an, bi urteko ibileraren ondoren, beren lehen diskoa argitaratu zuten, zeina rockaren eta elektronikaren zubia den espektro horretan kokatua baitago.

2009an diskoa aurkeztu zuten Gipuzkoan egindako hainbat emanalditan, M.A.D. (Donostia), Uxoa (Hondarribia) eta TUNK! lokaletan. (Irun). Honetaz gain, iazko uztailean Gasteizen emanaldi bat eman zuten malabareen Europako Konbentzioan eta urtearen amaieran Kataluniara joan ziren Manresan eta Gironellan jardutera.

Informazio gehiago

Igo

Melmac

MELMAC

Banda hau 2006ko azaroaren bukaera aldera sortu zen; bandaren ideia indie elektronikoko taldea izatea zen; denborarekin eta sortzen joan ziren melodiekin pop rock kosmiko bezala katalogatu zuten beraiek. Hilabete batzuetan kantuak sortzen aritu eta kontzertu bat eman ondoren, 2007ko udan maketa bat grabatu zuten lagundu zieten lagun batzuei esker eta Dirty pink ladyes-eko bateria den Urkoren laguntzarekin, Melmac taldeko lehengo bateria Zaisen lekua bete zuena, alegia.

Maketa honi esker Madrilen irailean egin zen alderdi komunistaren jaian jo zuten. Handik bueltan egungo bateria, Lesh, aurkitu zuten.

2008ko apirileam Melmac taldeak parte hartu zuen Irungo jai Errepublikarraren lehen edizioan. Kontzertu bat eman zuten Planta baja, Neutral Kick eta Sangre de mono taldeekin batera.

2009an zehar, hainbat kidek bandari utzi behar izan zioten; irailean Melmac taldeak eraketa finkatu zuen, Al, Hanstor eta Zohak ez ziren egongo; horien ordez, partaide ziren Lesh eta Zalk Srch gitarra-jotzaile berriarekin batera hirukote bat osatu zuten.

Koadro honekin, Melmac taldeak, 2010ean, tema-dosi berri bat prestatu du; eguneratuta dauden tema zaharrekin batera, horiek izango dira Jai errepublikarraren aurtengo edizioan interpretatuko dituztenak.

Hauek dira Melmac taldearen partaideak: Lesh, Srch eta Zalk.

Informazio gehiago

Igo

Sangre de mono

SANGRE DE MONO

Sangre de mono du izena Asierrek eta Jonek osatzen duten taldeak. Taldea orain dela urtebete-edo eratu zen Irunen 2008ko apirilean egindako Errepublikarren Jaiaren lehen edizioaren ondoren.

Bi estilo batzen ditu taldeak, Ragga eta Rapa, politika, eta oro har, mundua kritikatzen duten letrekin eta riddim instrumentalekin. Hilaren 18ko kontzertuan hainbat kolaborazio izango dira, horien artean Sato de Clan 12rena.

 

Igo

In Kasu!

NEUTRAL KICK

ESTILOA ETA ERAGINAK
Neutral Kick eroso mugitzen da Punk Rock eta Hardcore-ren artean -bereziki Hardcore amerikarra-, baina tarteka baditu ikutu batzuk rock klasikoenarenak, Mudhoney –en grungerenak edo metalarenak.

Bere eragin nagusiak talde hauetatik datozkio: Anti-Flag, The Ramones, Social Distortion, The Offspring, Minor Threat.

BIOGRAFIA
Nuetral Kick 2005aren hasieran sortu zen, asperduraren kontra borrokatzeko eta adrenalina botatzeko asmoz. Talde ona bat, entsegu-lokal egoki bat eta fundamentuzko baxua lortzeko arazoz betetako urte baten ondotik, azkenean "Callejón sin salida" elkartean sartzea lortu zuten.

Lehengo baxua oso denbora laburrean aritu zen eta azkenean Xabi fitxatu zuten; hori zen enkajatzeko eta mekanismoa martxan jartzeko falta zen pieza.

Orduan hasi ziren benetan lanean eta lehen kontzertuak etorri ziren.

2006ko azaroan Irungo Tunk Aretoan! jo zuten, Aitzulo eta OTCrekin batera, eta abenduan "Lebanon", estudioko lehen abestia grabatu zuten Goiko Eskolan, Oiartzunen dagoen garbaketa-estudio apal horretan alegia. 2007ak Maialen ekarri zien eta heldutasun eta kontzertu askoko (kontzertu horietako batzuk Donostian) eta abesti landuagoko garai bat etorri zen.

Irundar lau gazte hauen posizioa ez da erraza. Seguraski Irunen dagoen Kaliforniako estilo garbieneko punk rock talde bakarra da, eta genero hori ahaztu xamar dago Bidasoa eskualdean. Hala ere, Skater berrien uholdeari esker Skate-Punk generoa (askotan Kaliforniako punk rocken sinonimoa da) protagonismoa hartzen doa hiri honetan.

Gaur egun bere lehen maketarekin ari dira pentsatzen eta bitartean kontzertuak ematen segitzen dute; laster Tunk Aretoan Freygolo ska-punkeko talde famatuaren telonero izango dira, Playground bilbotarrekin batera.

KIDEAK
Ahotsa eta gitarra: Ike Mustard
Gitarra: Maialen
Baxua: Xabi Barrante
Bateria eta ahotsak: Ion Sayar

DISKOGRAFIA

“The Attack of the madafaka parrots” EP (Autoekoiztua) 2008.

Barnean ditu “Lebanon” singlea eta etxeko hainbat grabaketa

Informazio gehiago www.myspace.com/neutralkick 

Igo