"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

Oroimenaren Autobusa Irunen

Larunbatean, 2010eko urriaren 23an, Oroimenaren Autobusa aurkeztu zen Irunen. Autobus hori Baleuko zine eta telebistako produkzio-etxeak jarri du abian,  "Estrellas que alcanzar" filma aurkezteaz gainera frankismoaren hiriko biktimak omentzeko.

Filmaren istorioa Saturrarango kartzelan kokatzen da, gerra zibilaren garaian eta ondorengo lehen urteetan, eta emakume-presoen eta kendu zizkieten haurren egoeran ardaztutako dago. 4.000 emakume baino gehiago igaro ziren presondegi hartatik, eta 177 heriotza erregistratu ziren; haietatik, 59 umeak izan ziren.

Gure Elkarteak eta Lubakiak eta Lau Haizetara Gogoan elkarteek hainbat ekitaldi antolatu zituzten estatu-kolpe frankistaren ondoren Irunen asasinatuak izan zirenak omentzeko. Txalaparta, Bilgune Feministaren esku-hartzea, zeinean Irunen frankismo garaian errepresaliatutako emakumezkoen erakusketa egin zuten; Ricardo Arrutik (errepresaliatua) bere erbestealdia, kontzentrazio-esparruak eta abar azaldu zituen, eta amaitzeko, Lau Haizetara Gogoan plataformako Gotzon Garmendiak parte hartuko zuen.

Horren ondoren, eta txistuaren doinuaz, izartxoak jarri ziren Autobusean, errepresaliatu irundarren izenekin.

Omenaldiaren bideoa