Duela 85 urte 2. Errepublika aldarrikatu zen eta egungo egoera politikoa dela eta, geroz eta gehiago dira 3. Errepublika eskatzen duten.
Duela bi urte, sistemak aldaketa kosmetikoa jasan zuen. Borboiko Juan Carlosen abdikazioak bidea eman zuen bigarren transizio bezala burutu nahi dutena.
Baina Felipe VIa errege berriaren aldarrikapenak Euskal Herriko kale eta plazak aurka aurkitu zituen. Herriak tutoretzarik ez zuela nahi eta bere patuaren jabe nahi izan zuela oihukatu zuen. Bilbo, Donostia, Gasteiz, Irun, Errenteria, Iruñea eta abarreko herrie eta hiriek Monarkia edo Errepublikaren artean aukeratu ahal izateko eskubidea esijitu zuen.
Transiziotik jaso dugun Estatu eredua agortuta dago: ¡´78ko Konstituzioa inork bermatzen ez dituen eskubideak aitortzen ditu eta egungoak bezalako garai zailetan krisiaren zama langileengan uzten du.
Hemen gaudenok gaitzesten du sistema hau: agortuta dagoelako, bidegabekoa eta gabezia demokratiko larriak izanetik gainera herriari uko egiten dio bere etorkizunari buruz erabikitzeko ahalmena
Hau guztiagatik, urtero ospatzen dugun manifestazio hau egun berezi bat da, bai langillen memoria demokratikoa aldarrikatzeko, bai borroka eguna bezala. Langileok iraultza demokratikoa behar dugu, baliabideko publikoak gehiengoaren zerbitzura ipintzen dituena, langabezia, ustelkeria eta murrizketen errejimenarekin bukatzeko.
Adierazten dugun gure asmoa prozesu errepublikanoa bultzatzea da, herrien erabakitze eskubidea eta langileengan oinarrituko den Errepublika, eta herritar guztioi dei egiten diogu, edukiz betetzekoa, sustatu eta defendatzeko.
Prozesu eratzaile baten alde!
Monarkia kanpora!
Gora Errepublika!
Asociación Republicana de Andoain "Belabieta", Asociación Republicana Irunesa “Nicolás Guerendiain”, Asociación Republicana de Oarsoaldea "Pikoketa", Donostiako Ererpublikarrak, Tolosako Foro Errepublikanoa "Cecilia G. de Guilarte".
Deskargatu textua pdf-n
Deskargatu kartela pdf-n