"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

2026ko apirilaren 14ko Irunen

Apirilak 12 San Juan plazan

Ekitaldia txalaparta doinuekin hasi da. Ondoren, elkarteko kideek komunikatu bat irakurri dute eta, horren ostean, Irungo alkate Cristina Labordak hitz egin du.

Ohorezko aurreskuaren ondoren, Gloria del Puerto Bidaosoatik erbesteratuetako baten ilobak bandera igo du, "Himno de Riego", "Eusko Gudari" eta "Internacional" musika taldeek lagunduta.

Ekitaldiko argazkiak eta bideoak

Fotos

Bandera apirilaren 12tik 15era egongo da jarrita.

Elkarteak irakurritako testua

Egun on guztioi.

Aurten ere bigarren Errepublika aldarrikapenaren 95. Urteurrena ospatzeko bildu gara.

1931ko apirilaren 14an, hauteskunde libreen ondoren, funtsezko balioak defendatzen zituen Konstituzioa  onartu zen, 6. Artilukoloak honela zioen: “Espainiak gerrari uko egiten dio nazioarteko politika tresna gisa”

Iaz ohartarazi genuen moduan, gobernuak gerrarako ari ziren prestatzen. Nola, egunez egun, hedabideetatik beldurra zabaltzen joan ziren eta etsai lauso bat eraiki zen justifikaezina justifikatzeko.

Gaurkoan ere, argi eta garbi GERRARIK EZETZ DIOGU.

Gerrate hau imperialista da, baliabideak kontrolatzeko eta korporazio handiak aberasteko da, bitartean gehienek bere bizitza, etorkizuna eta diuintasunarekin ordaintzen dute. Gerrek gosea, heriotza eta sufrimendua besterik ez dakarte.

Faxismoa berriz hazten ari da. Beldurra, gerra eta gorrototik elikatzen bait da.

Gaur egun sufrimendu hori Palestinan, Libanon, Iranen eta munduko beste hainbat lekutan ikusten ari gara.

Gerraren, faxismoaren eta militarismoaren aurka argi eta garbi diogu: EZ ARMA, EZ ARMADARIK ETA EZ MILITAR AURREKONTU GEHIAGORIK ERE

Guk eskolak eta hospitaleak behar ditugu. Baita etxebizitza duinak eta zerbitzu publiko sendoak.

Herri eta herritarrok ez dugu gerrarik nahi, juztizia, bakea eta duintasuna behar ditugu.

Frankismoaren zilegitasun eza salatzen dugu, baita ere haren legatuaren jarraipena. Diktaduraren oinordeko monarkia salatzen dugun bezala.

Ez dugu ahazten eta barkatzen ere Errepublikari uko egitea.

Izan ere, diktadoreak aldarrikatutako, “bata, handia eta askea” kontsigna autoritarioaren aurrean, duela 95 urte apirilaren 14an aldarrikatutako eregimen errepublikarra berrezartzea eskatzen dugu.

igarren Errepublikaren knonstituzioarekin sortu ziren balioak aldarrikatzen ditugu. 1936ko uztailaren 17an estatu kolpearen ondorioz indarrez kendu zizkiguten  balioak hain zuzen ere.

Errepublikaren aldeko borroka hontan, bake,  etorkizun duina eta justicia aldarrikatezen ditugu faxismoaren kontra.

Urtero bezala, ekitaldi xume hau gaur egun partekatzen ditugun ideiak defendatu eta borrokau zituztenak gogoratzeko eta omentzeko balio izatea  nahi dugu, baita azken urte hauetan gurekin izan diren eta haianbat arrazoi medio direla, gurekin gaur egon ezin diren persona guztiak gogoratzeko eta omentzeko ere.

Gora Errepublika!
Gerrarik ez!
Faxismorik ez!

Apirilak 14

Karabana errepublikarra Irungo kaleetan zehar 18:00etatik aurrera

Fotos

Prentsan

Iragarki laburrak "Radio Irun" irratian, apirilaren 9tik 14ra

1.14 de abril, 95 aniversario de la II República. Ningún recorte en lo público, no a la guerra, no a la corrupción, no al fascismo, no a la monarquía. Gora Errepublika. 12 de abril a las 12:30h, izada de bandera en la plaza San Juan. 14 de abril, a partir de las 18:00, caravana republicana desde el Stadium Gal. Coloca la tricolor en tu balcón. Asociación Republicana Irunesa "Nicolas Guerendiain"

2. Apirilaren 14a, II. Errepublikaren 95. urteurrena. Murrizketarik ez sektore publikoan, gerrarik ez, ustelkeriarik ez, faximorik ez, monarkiarik ez. Gora errepublika! Apirilaren 12an, 12:30etan, bandera igoera, San Juan plazan. Apirilaren 14an, 18:00etatik aurrera, karabana errepublikanoa, Stadium Galetik. Jarri bandera errepublikanoa balkoian! "Nicolas Guerendiain" Irungo Elkarte Errepublikanoa