"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

2007ko apirilaren 14ko kronika Irunen

Irungo udala errepublikar banderarekin

Hiru koloreko banderak Irungo balkoietan

San Juan Plazako ekitaldiak

Eguerdi aldera San Juan Plazan jendea biltzen hasia zen.

12:30etatik aurrera trikitixen doinuak entzuten hasi ziren, txalapartak lekukoa hartuz.

Honen ostean komunikatu bat irakurri zen, euskaraz eta gaztelaniaz.

Gudari errepublikanoei aurreskua dantzatu zieten, hauek hiru koloreko bandera jaso zuten, musikariek Riegoren ereserkia joaz.

Ondoren, 60 lagun bildu ginen Irungo Atsegina Jatetxean bazkaltzera. Menua

 

Riegoren ereserkiaren partiturak (bandarako) .pdf

 

Txalaparta jotzen da
Trikitixak jotzen da
San Juan plaza eta Udala

Hemen ekitaldien hasierako bideoa ikus dezakezu

Txalapartaren ondoren irakurritako testua

Komunikatua irakurtzen da

Egun on guztioi eta eskerrik asko ekitaldi honetara etortzeagatik.

Hementxe elkartu gara, errepublikari omenaldia eskaintzeko asmoz, orain dela 76 urte gaurko egunean, apirilaren 14an aldarrikatu zen-eta.

Une hartan, errepublika ezarri zen udal-hauteskundeetako emaitzaren ondorioz. Udal-hauteskunde haiek, gainera, plebiszitu bihurtu ziren, eta, bertan, monarkia ustela gaitzetsi zuten bete-betean.

Espainiako herriek monarkia gaitzetsi zuten, desberdintasunaren adierazgarri zelako, odolez heredatzen zelako, iraganekoa zelako, aztarna feudala zelako eta anakronikoa zelako. Monarkia eta demokrazia bateraezinak dira.

1931ko apirilaren 14an errepublika aldarrikatu zenean, prozesu demokratikoa hasi zen eta zenbait eraldaketa sakon egin ziren, mendeetan zehar nagusi izandako analfabetismoa, miseria, jauntxokeria, ustelkeria, despotismoa eta atzerakuntza gainditzeko.

Hori dela eta, indar atzerakoiek eta kontserbadoreek. Errepublikari egin zioten gerra, alemania naziaren zein mussoliniren italiaren babesaz, demokrazia delakoen inhibizioaz eta elizaren bedeinkapenaz.

Gerra egin zioten, langileen, emakumeen, kulturaren eta autogobernuaren errepublika askea zelako eta, aldi berean, gainerako estatuetatik independentea zelako.

Eurentzat arriskutsua zenez, gogoz ahalegindu ziren, porrot egin zezan, garatu ez zedin eta lehenbailehen desagertu zedin

  • Errepublikan, europako konstituzio progresistenetakoa onartu zen.
  • Nekazaritza eraldatzen hasi zen, jornalariek landatzeko lurra eduki zezaten eta jauntxoen menpe egon ez zitezen.
  • Zortzi orduko lanaldia ezarri zen, langile guztiek atsedenaz eta kulturaz gozatzeko aukera eduki zezaten.
  • Eraldaketa militarra hasi zen, militarrek politikan esku hartu ez zezaten.
  • Espetxeak eraldatu ziren, delitugileak suspertu nahian.
  • Familia beste era batera tratatu zen, eskubide berberak aitortu zizkietelako seme-alaba legitimoei eta legitimoak ez zirenei. Horrez gain, hezkuntza sexualerako eta zentzuzko amatasunerako ikastaroak sortu ziren.
  • Emakumeen berdintasuna sustatu zen. Abortua eta dibortzioa onartu ziren. Emakumeek kargu publikoak betetzeko eta sufragio unibertsala erabiltzeko aukera izan zuten.
  • Asmo handiko programa proposatu zen, analfabetismoa desagerrarazteko. Horretarako, irakaskuntza eraldatu zen, eskolak eraiki ziren bazter guztietan, maisu-maistra nazionalen kopurua handitu zen eta euren lana duindu zen.
  • Kulturaren loraketa sustatu zen, eta, horretarako, zinea, antzerkia eta musika eraman ziren herri guztietara.
  • Eliza eta estatua banatzen hasi ziren.
  • Nazionalitateen arazoa landu zen, eta, kataluniako zein euskadiko autonomia-estatutuak onartu ziren.

Azken batean, errepublikak bidezko eta asmo handiko zenbait eraldaketa zintzo eta humanista egin zituen ekonomian, gizartean nahiz politikan, eta, oraindik ere, euretako asko beharrezkoak dira gaur egun.

Hori guztiori dela eta, gaur, bere aldarrikapenaren urteurrenean, errepublikari eskaintzen diogu omenaldia, bai eta bere alde lan egin, borrokatu eta sakrifikatu ziren guztiei ere.

Gora errepublika!
Gora hirugarren errepublika!

 

Omenaldia errepublikanoei

Komunikatua irakurtzen da
Antonio Rubioren semeak bere aitak
idatzitako poesia irakurri zuen.

Gogora ekarri behar ditugu eta eskerrak eman behar dizkiegu faxisten erasoaren aurrean errepublika defendatuz bizia galdu eta sakrifikatu ziren guztiei. Hori zor diegu zuzenbidez jokatu nahi badugu.

Gogoan ditugu:

  • Pikoketan fusilaturiko gazte eta karabinariak.
  • Ortega Koronela, Cristobal Errandonea, Nicolas Guerendiain...
  • Florencio Iratxeta eta Evaristo Larrañaga fusilaturiko bi zinegotziak.
  • Agustín Lekuona Ugarte udaltzaina.
  • Antonio Maldonado, Julio Salinas, Kepa Ordoki…

Eta guztia eman zuten beste asko eta asko, bizia ere eman baitzuten errepublika defendatzeko, eta gero, hainbeste urtetan jasan behar izan dugun diktadura baztertzeko.

Asko dira, ugari benetan, gaur gurekin egon ezin direnak bidean gelditu zirelak

Baina badira beste batzuk, zorionez, gaur gurekin daudenak, eta benetan ohore handia da gure artean edukitzea.

Gurekin ditugu:

  • Antonio Garcia Fresnedo
  • Cristobal Andrades, gerrillari gisa borroka egin zuena.
  • Virgilio Peña, erresistentzia frantsesean borroka egindakoa eta lau urte kontzentrazio esparruetan egondakoa.
  • Ramiro Santisteban, Mathausenen deportaturiko espainiarren presidentea.
  • Gabriel Rebolé
  • Felipe Martín

Eta beste hainbat ezin izan direnak etorri:

  • Marcelo Usabiaga
  • Ricardo Arruti
  • Francisco Fernandez
  • Antonio Rubio.

Guztiei eskaini nahi diegu gaur omenaldia eta eskerrak eman behar dizkiegu egindako ahaleginagatik.

Ondoren, ohorezko aurreskua.

 

Iluntzean, bandera jaitsi zen. Hurrengo egunean, Pikoketako oroitarrian loreak jarri ziren

>
 
lore-eskaintza Pikoketan
Bandera jaistea.