"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

Irunen egindako ekitaldiak - 2026

2026ko apirilaren 14a. II. Errepublikaren 95. urteurrena

Apirilak 12, 12:30etan

Txalaparta doinuekin hasiko da ekitaldia. Komunikatu bat irakurri ondoren, bandera errepublikarra igoko da.

Hiriko balkoietan bandera errepublikarra jartzera animatzen zaitugu.

Apirilak 14, 18:30etan

Stadium galetik abiatuta eta Irungo hainbat auzotan barrena karabana errepublikanoa egingo dugu.

Anima zaitez!!! Autoa, bizikleta, patinetea... eta bandera bakarrik eraman behar duzu.

Informazio guztia. Argazkiak eta bideoak

2026ko martxoaren 7a

Apirilaren 14an bandera errepublikarra udaletxeko balkoian jartzeko eskaera

Aurreko urteetan egin den bezala, Irungo alkate berriari eskaera bat bidali zaio apirilaren 14an bandera errepublikarra udaletxeko balkoian jartzeko, eta, aldi berean, bera eta memoria historikoko zinegotzia gonbidatzen dira apirilaren 12an, 12:30ean, San Juan plazan egingo den omenaldian parte hartzera.

Era berean, udaleko talde guztiei gonbidapen gutun bat bidali zaie ekitaldira joateko.

Irakurri eskaera [PDF]

2026ko apirilaren 7an, eskaeraren ezezko erantzuna jaso da. Irakurri Udalaren erantzuna [PDF]

2018/03/23ko osoko bilkuran, apirilaren 14ari buruzkoan, eztabaida