"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

Filmeak eta dokumentalak

Aldizkari digitala: "Zine II. Errepublikan"

"Zinea II. Errepublikaren garaian" erakusketarako argitaratu den aldizkaria. 2012ko martxoa.

Deskargatu .pdf-n

Erakusketari buruz informazioa

Errepublikari eta Gerra Zibilari buruz

Pelikularen karatula

"La lengua de las mariposas". Jose Luis Cuerdarena

1936ko neguaren amaiera. Galiziako herrixka batean, asma daukan Moncho izeneko zortzi urteko umea lehen aldiz doa eskolara. Eta izu-ikarak hartuta dago, maisuek jo egiten dutela entzuna baitauka. Klaseko lehen egunean, izututa ihes egiten du, eta gaua mendian igarotzen du. Don Gregoriok, jotzen ez duen maisuak, joan beharko du bere bila etxera....

Dokumentalaren karatula

"Rejas en la memoria" Manuel Palaciosena

Espainiako Diputatuen Kongresuak 2002an kondenatu zuen Errepublikaren gobernu demokratikoaren aurka 1936an gertatutako Estatu-kolpea. 28 urte paseak ziren Franco hil zenetik, eta Espainiak bakezko trantsizioa lortu zuen demokraziaren bidean. Ordea, berrogei urteko diktaduran Espainiatik ezabatu zituztenen, galdu zutenen eta ahaztu zituztenen ahotsak ez du lortu herrialdearen oroimen kolektibo demokratikoa...

Pelikularen karatula

"L'Espoir, Sierra de Teruel" André Malraux-ena.

España eskoadrilak Teruelgo mendilerroan zubi bat bonbardatzea eta suntsitzea antolatzen du, ekintza hori gakoa baita matxinoen aurrerapena geldiarazteko. Ekintza horretan, hegazkinlari bat bota egiten dute mendian, eta hildakoak eta zaurituak eragiten dituzte tripulazioan. Inguruetako herritarrek, elkartasunez, ahaleginak egiten dituzte hegazkinlariei laguntzeko eta hegazkinaren hondakinak berreskuratzeko.

"Las fosas del olvido" .

Aidanez, gerrako eta gerraondoko 800 hilobi komun inguru daude, Espainian zehar sakabanatuta. Desagertuen familiarrak, zenbait elkarteren laguntzarekin, ahaleginetan dabiltza bere maiteen gorpuzkiak berreskuratzeko, eta hilobi horietako batzuk irekitzea lortu dute, beren aitonak, aitak edo anaiak duintasunez lurperatzeko

Dokumentalaren karatula

"Presos del silencio ". Eduardo Montero eta Mariano Agudorena.

Espainiako gerra zibilaren ondorengo urteetako ahozko lekukotasunean oinarritzen da dokumental hau. Hainbat eta hainbat preso errepublikarrek eta haien hainbat eta hainbat familiarrek parte hartu zuten 1949 eta 1962 bitartean Guadalquivir Behean 150 kilometro baino gehiagoko kanal bat eraikitzen, “Presoen Kanala” izenez egin zen ezaguna. Dokumental honen haien guztien oroitzapenak erakusten ditu.

Dokumentalaren karatula

"Mujeres en pie de guerra" Susana Koskarena.

7 emakume zutik, gerrarako prest. 7 emakume bake-asmoz; gerra zibilaren hasieratik Franco hil zen arten askatasunaren alde eta faxismoaren aurka borrokatu ziren emakumeen ahotsa. Sara Berenguer, María Salvo, Rosa Laviña, Rosa Díaz, Neus Catalá, Teresa Buígues, Carme eta Merçona Puig Antich. Iraultza, gerra, atzerria, erresistentzia, kartzela eta sindikalgintza. Beren esperientziak, sentimenduak, hitza. Historia ez ofiziala, historiako liburuetan agertzen ez dena.

Dokumentalaren karatula

"Muerte en el valle", Christina Maria Hardt-ena

1948an, Christina Maria Hardten aitona asasinatu zuen Guardia Zibilak. Berrogeita hamar urte geroago, berriz itzultzen da Espainiara, nola hil zen egiaz jakiteko.

Han ezagutu zuen heriotzara eraman zuen gerra klandestinoa. Han azaleratzen du iragana ahaztu nahi duen herri baten gorrotoa eta beldurra, eta han egin behar izan zion aurre bere familiari, hark jakiterik nahi ez duten historia batengatik.

Dokumentalaren karatula

"La generación del gernika". Item euskal produkzio-etxeak Euskal Telebistarekin batera produzitua Discovery Channelerako.

1937ko apirilaren 26ko asteleheneko gertaera tragikoak; Hitlerren Kondor Legioak Franco General faxistari laguntzeko Gernika-Lumo herria bonbardatu zuenekoa...

Trantsizioa

Dokumentalaren karatula

Francok azken aldiz 1975ko irailaren 27an fusilatu zituenei "Crónica de una Generación" telesailean eskainitako kapitulua.

Programako ikerlari-taldeak, 25 urte geroago, lortu egin zuen Madrileko Hoyo de Manzanareseko tiro-zelaian asasinatuen familiarrei zelaia lehen aldiz irekitzea. FRAPeko hiru militante fusilatu zituzten bertan. Iruditan agertzen dira haien abokatu defendatzaile batzuen eta egun ilun haietako beste lekuko batzuen testigantzak ere...

Pelikularen karatula

"Entre el dictador y yo"

Premisa batetik abiatuta: “Noiz entzun nion lehen aldiz Francori hitz egiten”. Sei zuzendari gaztek pieza bat egiten dute norberaren oroimenari eta oroitzapenei buruz. Haien begiradek, elkartuta, gure historiari buruzko gogoeta plural bat osatzen dute. Francisco Francoren ondare eta iraupen ageriko edo ezkutukoaren berrazterketa...

Pelikularen karatula

"7 días de enero" Juan Antonio Bardemena

1977ko urtarrilaren 24an, 22:40an, muturreko eskuindar pistoleroek Espainiako trantsizio politikoko egunik bortitzenetako bat protagonizatu zuten. Madrileko Atocha kaleko abokatu laboralisten bulegoa zen haien helburua....

Gogoratzeko datak

Urtarrilan

Angula berria
Logo KaleanBai