
2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA
ELKARTEAREN ZIGILUAK
Prezioa: 2 euro + bidaltze-gastuak, eskari-bolumena zein den.
Irailak 10, 11 eta 12
Red Comète-en jardueretan lagundu eta parte hartzea
Urtero, orain dela zazpi urtez geroztik, Red Comètek omenaldia antolatzen dio 1941 eta 1945 urte artean izan zen izen bereko isilpeko erakundeari. Erakunde hark, nazien lurraldean erortzen ziren pilotu aliatuak jasotzea zuen helburu, salbatu eta beren lurraldeetara eraman ahal izateko.

2010ko ekainak - urriak
Elkartearen ekitaldien artean hurrengo udaberrirako I. Argazki Lehiaketa Errepublikarra iragartzen du. Lehiaketa honen xedea balio errepublikarrak ezagutaraztea eta sustatzea da.
Oraingo honetan, lehiaketarako hautatutako gaia hauxe da: “Askatasuna”.

Urriak 15
Lekua: Amaia Kultur Zentroa
Ordua: 20:00
Sarrera: doan
Dokumental hau 2009ko SEMINICIn estreinatu zenean, beste emanaldi bat eskaini behar izan zuten antolatzaileek, publikoak eskatuta. "Tiempo de Historia" atal dokumentaleko Epaimahaiak emandako bigarren saria lortu zuen.
Florrek, Xose Humberto Baenaren arrebak, bizitzako azken urteetan bere gurasoen bizitza ezaugarritu zuen borroka nekaezinean jarraitzen du; alegia, anaiaren errugabetasuna eta oroitzapena aldarrikatzen. Xose Humberto FRAPeko militantea zen, eta fusilatuta hil zen 1975eko irailaren 27an, Gerra Kontseilu Sumarisimo baten ondoren, frankismoaren amaiera aldera. Lucio Rodriguez polizia armatua hil zuen atentatuagatik salatu zuten. Prozesuan, ez zuten aurkeztu ez froga materialik ez lekukorik. Xose Humbartok beti esan zuen bere familiarren aurrean bera errugabea zela.