Prentsaurrekoa egin da, abortu-eskubideari buruzko hitzaldia aurkezteko. 2008ko urriaren 10ean egingo da hitzaldia.
Aurretik jakinarazi zen bezala, 2008ko jarduerak emakumearen egoeraren ingurukoak izatea erabaki zuen Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarren Elkarteak. Ravensbruck: emakumeen infernua dokumentala proiektatu da; bestalde, Emakumea eta Errepublika erakusketa egin da. Oraingo honetan, abortoaren arazoaz hitz egingo da hitzaldian.
1983an onetsi zen abortua partzialki despenalizatzea, eta ikusi da ez dela nahikoa izan. Praktika hori eremu pribatura mugatu da, abortoen %98a klinika pribatuetan egiten baitira, eta oraindik ere ez zaio behar bezala heldu gizartearen arazo larri honi.
2007an zehar berrien bidez jakin ahal izan genuen abortuan espazializatutako klinika batzuek izan zutela jazarpena eta osasun langile batzuk atxilotu egin zituztela, Madrilen bereziki. Burutu zen eraso psikologikoak Inkisizioaren garaikoa ematen zuen, eta, gainera, bi klinika itxi zituzten.
Aurten jakin dugu Diputatuen Kongresuan batzorde berezi bat sortu dela haurdunaldia nahita eteteko lege bat aztertzeko, egiteko, hala badagokio onesteko.
Arazo honi heltzeko, Empar Pinedak emango duen hitzaldi antolatu dugu, zeina Madrilgo Isadora klinikako ordezkari gisa emango baitu. Hain zuzen ere, hilaren 10ean, ostiralean, 19:30ean, Amaia Kultur Zentroan.
Hainbat gai aipatuko ditu Emparek Hitzaldian:
Hauek eta beste gai batzuk komentatuko dira Nicolás Guerendiain elkarteak hilaren 10ean antolatu duen hitzaldian.
Irun, 2008ko urriak 7
************
Ondoren, Empar Pinedaren bizitzaren eta jardueren birpasa labur bat egin dute. Informazio gehiago