Dokumentalaren proiekzioa: "De la Retirada a la Reconquista" eta elkarrizketa
Dokumentalaren proiekzioa: "De la Retirada a la Reconquista" eta elkarrizketa
Otsailaren 05ean, 19:30ean, Palmera-Montero zentro zibikoan
Otsailaren 5ean, asteartea, izango da Palmera-Montero zentro zibikoan “De la retirada a la R” dokumentalaren proiekzioa eta haren inguruko eztabaida.
Emile Navarrok eta Aymon de Chanterac-ek egindako film honetan hogeiren bat erbesteratu espainiarren testigantzak daude jasoak. Gerra Zibilean hartu zuten parte, eta orain 80 urte Frantzia aldera egin zuten erretiradaren protagonistak dira.
Dokumental honetan gerraren amaiera deskribatzen dute, Frantziar estatura nola pasa ziren eta nolako harrera berezia egin zieten, eta nola jarraitu zuten Erresistentziarekin konprometituta hurrena etorri zen II.Mundu Gerran. Ordubete eskasean, memoria-lan bikaina egiten du, gogora ekarriz porrota eta ondorengo Erretiratzea eta 1939an hasitako erbesteratzea ezezik, II Mundu Gerra amaitu ondoren, nahiz eta 1936tik hasita etengabe borrokatu, Espainiara itzuliko ziren esperantza egiaztatu gabea ere.
Dokumentala aurkezteko eta eztabaida dinamizatzeko bertan izango dira Carlos Gallego espainiar atzerriratuen seme eta “Nicolas Guerendiain” Irungo Errepublikanoen Elkarteko kidea eta Josu Chueca (EHU-ko irakaslea).
14:30: “Terres de Memoire(s) et de Luttes" Elkarteak antolaturik, Omenaldi ekitaldia; esku-hartuko du elkarteko presidente eta errefuxiatuen seme Raymond Villalbak. Ondoren, Espaex Koralak abestuko du eta hainbat Lizeotako ikasleen parte hartzeei bidea emango die.
19:00: Erretiradari buruzko hainbat film labur proiektatuko dira.
Limoges (Francia)
Otsailaren 5ean:
“De la Retirada a la Reconquista" dokumentala proiektatuko da eta ondoren eztabaida egingo da.
Otsailaren 12an:
“Dans les camps de la Retirada 1939-1940” liburua aurkeztuko da.
Paris (Francia)
Otsailaren 9an eta 19an:
Artearen inguruko bi gau-ekitaldi: erakusketa, antzerkia eta gitarra errezitala CNTren egoitza historikoan (33 rue Vignoles)
Burdeos (Francia)
Otsailaren 4an:
“El silencio de los otros” pelikula proiektatuko da “Ay Carmela” elkarteak antolatuta. Ondoren, eztabaida.
Otsailaren 8an:
Espainiar nahitaezko langileei buruzko “Rotspainer” erakusketaren inaugurazioa.
Otsailaren 9an:
Bi hitzaldi: “Espagnols rouges, travailleurs forcés oubliés de la Seconde Guerre Mondiale” eta “Etre espagnol sous l’Occupation á Bordeaux”.
Apirilaren 14an:
Oroitzapenak eta zeremoniak. Baionakoa, adibidez, Polo Beyrisen egingo da, alegia, 1939ko otsailaren 6tik ehunka espainiar giltzaperatuta eduki zituzten lekuan.
Irun
Otsailaren 5ean:
“De la Retirada a la Reconquista”dokumentala proiektatuko da; eztabaidarako eta aurkezpenerako bertan izango dira Carlos Gallego eta Josu Chueca.
Pamplona
Otsailaren 5ean:
Gurs kontzentrazio eremuari buruzko dokumentalaren estreinaldia; Nafarroako Gobernuko Memoriaren Institutuak egina da.
Arrasate
Otsailaren 7an:
“Etorkizuna alanbre hesi artean” Erakusketa inauguratuko da eta “De la Retirada a la Reconquista” dokumentala proiektatuko da Kultiurate Areto nagusian.