Jesus Tello Mauthausen-go kontzentrazio-eremuaren sarreran zegoen arrano mehatxatzailearen estatua eraistera bultzatu zuen bide luzea Frantziako Angoulême hirian hasi zen. Handik konboi bat abiatu zen, 927 espainiarrekin.
Familia osoak ziren; Francorengandik ihesi Frantzian errefuxiatu ziren zibilak. Haiek inauguratu zituzten, 1940ko abuztuaren 20an, helmuga nazien kontzentrazio-eremua zuten heriotzaren trenak.
Ia automatikoki lotzen ditugu tren horiek judutarren holokaustoarekin. Baina Europa Mendebaldean, Espainiako errepublikarrek izan zuten lehen bidaiariak izatearen ohore tamalgarria....
Dokumental hau Montse Armengouren produkzio bat da, eta bertan izango da bera, proiekzioaren ondoren solasaldia egiteko.
Maiatzan "Irun Irratian" emango dituzten iragarki laburrak
Ba al zenekien espainiar errepublikanoena izan zela nazien eremuetara eramandako lehenengo deportatu-konboietako bat?
Maiatzaren 23an, 19:30ean, Amaia Kultur Zentroan, 'El convoy de los 927' dokumentala proiektatuko dute. Bertan izango da Montse Armengou, bere zuzendaria.