Maiatzaren 5ean, Espainiako Gobernuak ezarritako egun bat ospatzen da: Mauthausenera eta beste kontzentrazio-esparru batzuetara deportatutako eta hildako espainiarrak eta nazismoaren Espainiako beste biktima guztiak omentzeko eguna. Izan ere, 1945ean egun horretan askatu zuten aliatuek Mauthauseneko esparrua
Nicolás Guerendiain Irungo Errepublikanoen Elkarteak omenaldi bat egin nahi die demokrazia defendatzeagatik 1940 eta 1945 artean deportazioaren horrorea pairatu zuten irundarrei. Horretarako, panel batzuk jarriko dira Luis Marianoko lorategietan, pertsona horien guztien izenak jasotzeko. Apirilaren 29tik maiatzaren 7ra bitartean egongo dira ikusgai.
Berrehun euskal herritarrek baino gehiagok pairatu behar izan zuten deportazioaren horrorea 1940 eta 1945 bitartean, aurreko urteetan demokrazia babesteagatik, hau da, Eusko Jaurlaritzaren edo Espainiako Bigarren Errepublikaren alde egiteagatik.
Gerra zibila izan zen euskal herritarrak Hirugarren Reicharen kontzentrazio-esparruetara eramango zituen bidearen jatorria eta kausa.
Indar frankistek Katalunia okupatu zutenean, milioi erdi pertsonak erbesterako bidea hartu zuten, Iberiar penintsulako historiako erbestealdirik handienean. Horien artean, Errepublikaren armadan borrokan aritutako 6.000 gizon euskaldun zeuden.
Erbesteratu haiek Frantziara iritsi zirenean, esparruetan sartu zituzten Argelès-sur-Mer herriko hondartzetan eta beste batzuetan, muturreko baldintzetan; apirilean, gehienak Gurseko esparrura eraman zituzten, Behe Pirinioetan.
Frantziako gobernuak lortu zuen erbesteratuen erdiak Espainiara itzultzea, azkenean. Beste herrialde batzuetara joateko aukera ere erraztu zuen, hala nola Ameriketara. Beranduago, erbesteratuei nekazaritzan edo industrian lan egiteko baimena ere eman zien.
1939an Alemaniak Polonia inbaditu zuenean, egoera goitik behera aldatu zen; eta erbesteratuei presio egin zieten Frantziako armadan sar zitezen. Horietako askok langile atzerritarren konpainietan eman zuten izena. Lantalde horiek laguntza ematen zioten Frantziako armadari fortifikazio-lanetan.
1940an, baina, dena aldatu zen, armada alemanak Frantzia mendean hartu zuenean. Ia hiru milioi soldadu preso hartu zituzten, eta horien artean bazeuden euskal herritarrak ere. Preso horiek Stalag delakoetara eraman zituzten: jurisdikzio militarraren araberako esparruak ziren, soldadu presoentzat, eta Alemania guztian barrena sakabanatuta zeuden.
1940ko abuztuan hasita, espainiar nazionalitateko presoak besteengandik bereizten hasi ziren, eta SSen esku uzten. Gerra-presotzat hartzeari utzi zioten alemanek, eta «deportatu politiko» izatera pasatu ziren (Rotspanienkämpfer).
Ramón Serrano Suñer Gobernazioko ministroak Berlinera eginiko bisitarekin bat egin zuen estatus-aldaketa hori egiteko aginduak. Ez da frogatu Espainiako gobernuaren zuzeneko inplikazioa, baina bai agintariek deportatutako espainiar errepublikanoei gertatzen ari zitzaienaren berri zutela.
Deportazioa 1940ko abuztuaren 6an hasi zen, orduantxe iritsi baitziren lehen presoak Mauthausenera, eta 1945eko maiatzaren 6an amaitu zen, egun horretan askatu baitzuten azken taldea, Ebensee kontzentrazio-esparru satelitean.
Deportazio horretan, bi fase bereiz ditzakegu:
Mauthausen 1945eko maiatzaren 5ean askatu zuten. Alabaina, soldadu estatubatuarrak hurrengo egunean iritsi ziren Ebensee-ra, eta esparru hartan askatu zuten euskal herritarren azken taldea. Orduantxe amaitu zen deportazio nazionalsozialista.
Deportatu gehienek itxaropena zuten aliatuek Franco boteretik kenduko zutela, baina hori ez zen gertatu, eta gehienek Frantzian geratu behar izan zuten bizitzen.
* Testu hau Euskaldunen deportazioa Hirugarren Reicheko esparruetara (1940-1945) dokumentuaren laburpen bat da. Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Gogora Institutuak editatu zuen 2020ko maiatzean, eta egileak Etxahun Galparsoro Ansola, Josu Chueca eta Beñat Iturrioz Pérez dira.
Elías Aguilar Olmo
Deportatua: 1941/08/05
Mauthausen
Liberatua: 1945/05/05
José María Aguirre Salaberria
Deportatua: 1940/12/13
Mauthausen
Liberatua: 1945/05/05
José Alzuri Larrechea
Deportatua: 1944/01/29
Buchenwald
Liberatua: 1945/04/11
Segundo Aranguren Arrizabalaga
Deportatua: 1941/04/03
Mauthausen
Liberatua: 1945/05/05
Antonio Berbel Hita
Deportatua: 1944/01/29
Buchenwald
Liberatua: 1945/04/11
Mariano Busto Oca
Deportatua: 1944/01/29
Buchenwald
Hildakoa: 1944/04/05
José Casal Añorga
Deportatua: 1941/04/03
Mauthausen
Hildakoa: 1942/01/15
Luis Dupain Muguruza
Deportatua: 1943/09/18
Buchenwald
Liberatua
Francisco Gálvez Arias
Deportatua: 1941/01/25
Mauthausen
Hildakoa: 1941/04/09
Pedro Severo García De Diego
Deportatua: 1944/02/25
Buchenwald/Rosslau (prisión)
Hildakoa: 1945/04/17
Enrique García Pérez
Deportatua: 1941/04/07
Mauthausen
Hildakoa: 1942/01/21
Víctor García-Serrano Retegui
Deportatua: 1944/04/24
Neuengamme
Desagertua
Juan José Hazen Iriarte
Deportatua: 1944/01/29
Buchenwald
Liberatua
Eugenio Halli Ferrero
Deportatua: 1944/01/19
Buchenwald/Bergen-Belsen
Liberatua: 1945/04/15
Agustín Herrero Barreno
Deportatua: 1944
Buchenwald/Mittelbau-Dora
Desaparecido
Santiago Huerta Echeverría
Deportatua: 1943/12/16
Buchenwald
Liberatua
Carlos Lecuona Recarte
Deportatua: 1944/06/07
Neuengamme/Sachsenhausen/Bergen-Belsen
Liberatua: 1945/04/25
José Martiarena Amantegui
Deportatua: 1944/05/24
Ravensbrück
Desagertua: 1945/04/20
Francisco Martínez Eizaguirre
Deportatua: 1941/04/26
Mauthausen
Hildakoa: 1941/11/06
Félix Martínez Eizaguirre
Deportatua: 1944/02/25
Prisión: Rheinbach/Ziegenhain
Liberatua: 1945/05/03
Manuel Michelena Oyarzabal
Deportatua: 1944/01/29
Buchenwald/Miittelbau
Liberatua: 1945/04/11
Martín Michelena Oyarzabal
Deportatua: 1944/01/29
Buchenwald/Miittelbau
Liberatua: 1945/04/11
Vicente Retegui Echevarria
Deportatua: 1944/01/19
Buchenwald/Flossenbürg
Hildakoa: 1944/05/23
Francisco Rodríguez García
Deportatua: 1941/04/03
Mauthausen
Hildakoa: 1942/01/02
Vidal Villanueva De La Noya
Deportatua: 1940/08/24
Mauthausen-Gusen
Hildakoa: 1941/03/09
Ramón Zuazo Del Puerto
Dachau
Evadido: 1944/09/22
Gloria Mugica, Ramonen ilobari elkarrizketa
Tomás Zubizarreta Lazcano
Deportatua: 1944/05/24
Neuengamme/Bergen- Belsen
Hildakoa: 1945/02/10
Luis Perea Bustos (Hendaia)
Deportatua: 1941/04/26
Mauthausen
Liberatua: 1945/05/05
Simone Chrisostome (Hendaia)
Deportatua: 1943/08/29
Ravensbrück
Liberatua: 1945/04/30
“Herri guztiek isuritako odola eta faxismo naziak hildako, eraildako eta immolatutako milioika gizakiek isuritako odola gogoratuz, zin egiten dugu ez dugula inoiz utziko egin dugun bidea. Nazioartearen oinarriaren gainean eraiki nahi dugu, su-etenik gabeko borroka honetan eroritako askatasuneko soldaduak, monumenturik ederrena: GIZON LIBREAREN MUNDUA.
Mundu osora jotzen dugu esateko: Lagun iezaguzu zeregin honetan.
Gora nazioarteko elkartasuna!
Gora askatasuna!”
Nazionalitate guztietako batzorde klandestinoek sinatutako hitz horiekin, 1945eko maiatzaren 16an, Mauthausengo preso politikoek han egindako krudelkerien egia munduari jakinarazteko konpromisoa hartu zuten, justizia egin eta kalteak konpon zitezen, baina, batez ere, gizateriak ikas zezan herrien arteko askatasuna eta elkartasuna direla lizunkeria hura berriro gerta ez zedin bidea.
Konpromiso horri leial, Tomás Jemesek liburu honetan aurkezten ditugun Memoriak idatzi zituen, bere senideek arduraz gordeak, azkenean argia ikus dezaten erabaki duten arte.