"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

Empar Pinedaren hitzaldiari buruzko jakinarazpena

Empar Pinedari buruz informazioa

Empar Pinedari elkarrizketa DV. 08/10/09

Hitzaldiaren argazkia

Joan den ostiralean, “Nicolas Gerendiain” Irungo Errepublikarren Elkarteak antolatuta, hitzaldi-eztabaida izan zen Amaia Kultur Zentroan. Gaia zen haurdunaldia nork bere borondatez etetea, (abortua), suposamenduak eta epeak, eta egun Lege-proiektua nola dagoen. Empar Pineda Erdozia izan zen hitzaldi horretako txostengilea, gizarte-arazo hau gehientsuen ezagutzen dutenetako bat da bera.

Bertaratu zirenek zuzenean jakin ahal izan zuten arazo larri eta kezkagarri honekin zer gertatzen ari den estatu-mailan eta Europan. Ondorioztatu zen frankismoan kode penalak abortua jazarri egiten zuela baina inguruabar aringarri handiak jarrita, hala nola, balizko “famili ohorea” babesteko egitea. Agerikoa da nazional-katolizismoaren hipokresia. Beste ondorioetako bat izan zen borondatez eteteko toleranteenak diren herrialdeek, Holandak esaterako, era ikusgarrian lortu dutela, informatuz eta prestatuz, emakumeak berak hain nardagarri dituen horrelako kirurgia-eragiketen kopurua murriztea.

Hitzaldiaren argazkia

Era berean, frogatua dago debekatzen gehien saiatzen diren herrialdeetan gertatzen direla abortu gehien, eta gainera, emakumeentzako ondorio okerragoekin: hemorragia ikaragarriak, infekzioek eragindako gaixotasunak eta baita heriotzak ere.

Eta aurka gehien egiten dutenei dagokionez, berriz, agerikoa da aurrekoak (abortua) eta ondorengoak (eutanasia) soilik kezkatzen dituela, ez bitartekoak: Bizitzak. Horregatik ez dituzte gerrak salatzen, edo gosea, edo heriotza-zigorra, edo HIES infekzioak, eta abar eta abar.

Gure jarrera dela bide, beti babestuko dugu bidezko lege erabat arrazoitua lortzeko egiten den lana, eta gure gizartearen errealitatea erakusten saiatzen segiko dugu, bakearen, askatasunaren eta gizarte-justiziaren alde lan eginez.

Hitzaldia eman ondoren opari bat eman zion elkarteak, Irunen egon zeneko oroigarri