Goizean, hiriaren zanbait balkoietan bandera agertu zen........


13:00etan San Juan plazan, txalapartaren soinuekin hasiera eman zuten ekitaldiei
300 pertsona inguru hurbildu ziren
Egun on denoi, eskerrik asko etortzeagatik. Eskerrik asko musika bandari eta Patxi eta Carlosi ere, ekitaldi honetan parte hartzeagatik.
Hemen elkartu gara II. Errepublika aldarrikatu zeneko 75. urteurrena ospatzeko.
II. Errepublika, estatu espainiarreko herri guztientzat ilusio eta itxaropenez beteriko garai historikoa izan zen, eta Irunek aktiboki parte hartu zuen.
Errepublika indarrean egon zen urte gutxi haietan:
Azken batean, gure herriak inoiz bizi izan zuen bultzada demokratikorik garrantzitsuena izan zen.
Errepublikak esku artean erabili zituen arazoak, hainbeste urte igaro ondoren, eta hau ere beste une historiko bat izanik, oraindik konpontzeke daude, eta horregatik joan behar dugu hirugarrenean pentsatzen.
Aitortu behar dugu, miresmenez, gizon eta emakume haientzako balio izan zuten baloreak gaur ere oso egunekoak direla.
Horregatik egiten diegu omenaldia Errepublikaren alde lan egin eta borrokatu zuten haiei guztiei, guretzat, beren oinordeko garenontzat onena lortzearren.
Ezin dugu gogoratu gabe utzi borrokari irundarrak: Nicolas Guerendiain, Ortega Koronela, Cristobal Errandonea, Florencio Iratxeta, Evaristo Larrañaga, Kepa Ordoqui... eta dena eman zuten hainbat eta hainbat, baita bizitza bera ere, Errepublikaren alde, altxamendu faxistaren biolentzia eta ondorengo diktadura jasanez.
Haiei guztiei, eskerrik asko.
Eskerrik asko zuen borroka eta ahaleginagatik
GORA ERREPUBLIKA!!
Textua irakurri eta gero, Marcelo Usabiaga bandera igo zuen Irungo musika banda Riegoren himnoa jotzen zuen bitartean
Riegoren ereserkiaren partiturak (bandarako) .pdf

Lore sorta bat jarri zen errepublikaren alde hil ziren pertsonen oroimemez.
Hurrengo egunean, goizean, kanposantura eraman ziren eta Pikoketan hil zituzten hilobian jarri ziren. Bandera igo zenetik gaueko 9ak arte bandera kendu zela, jende ugari hurbildu zen argazkiak ateratzeko.
14:00etan, 42 pertsonak Irungo Atsegina jatetxera joan ginen apirilaren 14a ospatzeko. Menua