
II Errepublikaren kontrako kolpearen legaltasunik eza; borboien monarkiaren jatorriaren zilegitasun eza; instituzio zaharkitu horren ustelkeria; frankismoaren zigorgabetasuna; trantsizioarekin jaiotako erregimen konstituzionalaren agortzea eta bere gabeziak; ustelkeri zabala; herritarren partehartzearen mespretxua; zerbitzu publiko eta eskubide demokratikoen espoliazio neoliberala; herri subiranotasunaren usurpazioa merkatuengatik etab; demokraziarik gabeko elkarbizitza eredu insolidario eta bidegabekoa sustatzen duen politikaren hainbat elementu dira.
Gero eta gehiago gara, politika hauek eta estatu eredu honek sortu duten gizarte krisiari gehiengoaren onurako irtenbidea emateko, haustura eta eredu demokratiko errepublikanoa erabat beharrezkoak direla sinisten dugunok.
Horregatik, Donostiako kaleetatik herritarrak elementu nagusitzat duen errepublika aldarrikatu nahi dugu; justizia, askatasuna, berdintasuna eta elkartasuna balio nagusitzat izango dituena; herri bakoitzaren erabakitze eskubidea errespetatuko duena eta publikoaren balioari, gizarte kohesioari eta ingurugiroaren defentsari lehentasuna emango dien eredu ekonomikoa babestuko duena.
Hemen azaldutakoarekin bat egiten duten Gipuzkoako, herritar, gizarte eta kultur elkarte, sindikatu, partidu eta erakundeei hurrengo apirilaren 13an Donostiako kaleetan egingo den manifestazioan parte hartzeko dei egiten diegu.
A.A.G.E.F. (Amical Antiguos Guerrilleros Españoles en Francia), Antikapitalistak, "Belabieta" Andoaingo Errepublikarrak, “Nicolás Guerendiain” Irungo Errepublikarrak, CCOO, Colectivo Republicano de Euskal Herria, Ezker Anitza-Izquierda Unida, FIM, Gazte Komunistak, Grupo Republicano de Errenteria, Izquierda Republicana, Junta Estatal Republicana, PCE-EPK, Tolosako Foro Errepublikanoa, Unidad Cívica por la República
Deskargatu kartela [pdf]