"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

Rosario Sanchez Mora "La Dinamitera"

Rosario 'La dinamitera'

(Villarejo de Salvanés-Madrid 1919)

17 urte zituen miliziano bezala bolondres alistatu zenean, Gerra Zibilaren lehen egunetan Madril hartu nahi zuten tropa faxisten kontra borrokatzeko.

Frentera iritsitakoan Rosario eta bere lagunak lehenengo su-lerroko txoke-unitate batean kokatu zituzten, hogeita sei urteko mutil sendo, erdi tamainako eta bizar sarriko baten aginduetara: Valentín González, guztiek “El Campesino” goitizenez deitzen ziotena. Zazpi kilo pisuko mosketoiarekin eta lubakian armei buruz jasotako nozio apurrekin.

Borrokan bi aste igarota errebeldeei eutsi ahal izan zieten, eta ondoren mendiko gerra hark bataila irekia izateari utzi zion eta kokapen-bataila bihurtu zen. Rosario orduan dinamitari atalera eraman zuten; atal hori Emilio González González kapitainaren aginduetara zegoen; kapitain hori Sama de Langreoko (Asturias) mehatzari harri-zulatzailea zen, fulminanteak eta dinamita erabiltzen zekiena. Taldeak su-lerrotik bost bat kilometrora zuen bere kanpalekua; bertan bolborategi txiki bat zeukaten eta han gordetzen zituzten leherkariak eta egiten zituzten oinarrizko lehergailuak.

Lehergailu haiek esne kondentsatuko ontziak ziren,  esku-granada bilakatu arte berziklatzen zirenak. Prozesua xinplea zen: ontzia iltzez, torlojuz eta beiraz betetzen zen eta dinamita isurtzen zen haien gainean. Gero ontzia bere estalkiaz ixten zen eta lotu egiten zen lokarri batez eta zapi batzuez, barrukoa ez isurtzeko.  

Iraileko goiz batean, Rosario eta bere lagunak dinamita-kartutxoz deskarga nola egin ikasten ari ziren, kartutxo horiek ontziekin egindako lehergailu haiek baino erabiltzen askoz errazagoak baitziren.  Bere metxari su eman zionean, haren txistu-hotsa entzun zuen. Aurreko gauean euria egin zuen eta bustita zegoen. Barrutik erretzen zen, baina kanpotik ez, eta ez zuen garraren berotasuna sumatu bere erpuruaren hatzazalean, horrek adierazten baitzuen kartutxoa botatzeko garaia zela. Kartutxoa bere eskuin eskuan lehertu zen, eta eskumuturra baino goragotik txiki-txiki eginda geratu zen eskua. Larri zauriturik erietxera eraman eta operatu egin zuten, eta haren bizitza salbatzea lortu zuten.

Erabat sendatzerako berriz ere borrokara itzuli zen eta hainbat lan egin zituen; eta gerra bukatzean atxilotu egin zuten eta heriotza zigorra jarri zioten epaiketa sumarisimoan, gero 30 urteko gartzelaz konmutatu bazioten ere.

Gaur egun emakume errebeldea izaten segitzen du, eta buru izugarria duena, bere oroitzapenak uztai-koaderno batean idatziz gordetzen saiatzen dena.

Rosario, dinamitera,
sobre tu mano bonita
celaba la dinamita
sus atributos de fiera.
Nadie al mirarla creyera
que había en su corazón
una desesperación,
de cristales, de metralla
ansiosa de una batalla,
sedienta de una explosión.

Era tu mano derecha,
capaz de fundir leones,
la flor de las municiones
y el anhelo de la mecha.
Rosario, buena cosecha,
alta como un campanario
sembrabas al adversario
de dinamita furiosa
y era tu mano una rosa
enfurecida, Rosario.

Buitrago ha sido testigo
de la condición de rayo
de las hazañas que callo
y de la mano que digo.
¡Bien conoció el enemigo
la mano de esta doncella,
que hoy no es mano porque de ella,
que ni un solo dedo agita,
se prendó la dinamita
y la convirtió en estrella!

Rosario, dinamitera,
puedes ser varón y eres
la nata de las mujeres,
la espuma de la trinchera.
Digna como una bandera
de triunfos y resplandores,
dinamiteros pastores,
vedla agitando su aliento
y dad las bombas al viento
del alma de los traidores.

soinuaPedro Fauraren abestia "Rosario Dinamitera"