‘‘Tener 13 años en el 36’’, Joaquin Galvezen historia kontatzen du (Irun, 1923), honek bi erbesteratze jasan behar izan zituen, lehenengoa Katalunian eta bigarrena Frantzian.
Joaquin Galvezek, 13 urte zituen Gerra Zibila hasi zenean. Amarekin bizi zen Irunen eta ihes egin behar izan zuten. Aitak eta anaiak ez zuten muga gurutzatu eta beren hirian geratu ziren borroka egiten. Beste euskaldun askok bezalaxe, Joaquinek Hendaian eta Poitiersen bilatu zuen babesa. Geroago, aita, Kataluniara iritsia baitzen, berekin harremanetan jarri zen eta Bartzelonara joan ziren. Hantxe igaroko zuen gerraren gainerakoa.
39. urtean, Joaquinek eta amak Frantziara ihes egin behar izan zuten, berriro ere, Kataluniako exodo ospetsuan. Madril hartu zutenean, anaia fusilatu egin zuten unibertsitate-hirian. Joaquinen aitak Roselloko hondartzetan hartu zuen babesa, gero Gursera joan zen, eta azkenean, armada frantsesean sartu zen. Nazien inbasioaren garaian, atxilotu eta Mauthausenera bidali zuten, eta handik gutxira hantxe bertan hil zen. Joaquinek berak bortxazko lanak egin behar izan zituen Atlantikoko harresian.
Andaluziako nekazaritza langile xume baten historia da, heroia berak jakin gabe, berak nahi izan gabe. Virgilio Peña Errepublikano espainiarraren bizitza menderakaitza erakusten digu "Espejo rojo" dokumentalak, XX. mendeko gerra handietan gudan ibilia bera. Gizon baten ibilbidea da gizonen artean, Cordobako bere Espejo herritik Buchenwaldeko infernurainoko ibilbidea, hain zuzen ere. Zauri eta utopiaz beteriko mende baten ezinbesteko ispilua da "Espejo rojo".
Virgilio Peña, militante antifaxista Espejon (Cordoba) jaio zen, nekazaritza langileen familia xume batean. Juventud Comunistako kide egin zen eta epopeia errepublikano osoan parte hartu zuen: «nire eskolarik hoberena». Estatu kolpearen ondoren, Virgiliok bere Espejo herria eta bere Andaluzia defendatu zituen milizianoekin, Antonio Ortiz, Joaquin Perez Salas eta beste askorekin. Garces Batailoiarekin frankisten aurka borroka egin zuen Pozoblanco, Villa del Río, Lopera, eta beste hainbat lekutan.
1942. urte hasieran maki antifaxisten taldean sartu zen Bordelen. 1943. urtean atxilotu eta torturatu egin zuen polizia frantsesak, gero gestapori eman eta espetxeratu egin zuten. 1943ko irailean, zorigaiztoko Compiègne esparruan sartu zuten, erabateko izuaren lehen etapa, Buchenwaldeko heriotza esparrua, Virgilio Peñak “terroristen” triangelu gorria zeraman (40843 matrikula). Handik, Erresistentzia antolatu zuen, 1945eko apirilaren 11n esparrua aske utziko zuena. Haren ondoren Atseden Etxera bidali zuten Pauera, eta hiri horretan bizi da oraindik ere.