"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

Ez zen inoiz ere lore bat falta izan

Lore bat panteoian

Orain egin berri den kultur ekitaldi batean esan zen, eta ez arrazoirik gabe, Nicolas Guerendiainen familiaren panteoia utzi samar zegoela; haren semea Irungo Epailea izan zen, Alardeko Jenerala 1936. urtean, Errepublikaren aldeko, eta ezagutu zutenek gizon xumea, atsegina eta borrokalari nekaezina izan zela diote, hurkoari beti laguntzeko prest egoten zen horietakoa. Baina ulergarria da, Irunen bizi zuen familia bortizki zauritua izan baitzen, belaunaldiari segida emateko aukerarik gabe; distantziak baztertutako ahaide txikiak arrazoi osoz geratu ziren minduta hiriarekin; gaur egun oraindik lehengoratu gabe dago bere aitaren izen duina, hiriko lehenengo alkate errepublikanoa izan zenaren izena, zuen kalearen izena; ez dakigu bere gorpuzkinak lehen aipatutako panteoian dauden ala ez, ez baitakigu nora eraman zituzten ustez Berako harrobietan fusilatu zituztenak.

Baina urtetan eta urtetan, Pikoketan fusilatuen memoria bizirik mantentzeko xedean urtero abuztuaren 11n biltzen ziren senideek lore bat hartzen zuten fusilatuen omenez prestaturiko lorezko koroatik Nicolas Guerendiainen familiaren panteoian uzteko. Ez zen inoiz ere lore bat falta izan. Keinu erraza, soila, sinplea, ia oharkabean pasatzen dena, baina handia eta ederra aldi berean.

Eskerrik asko Usabiaga.

Irundar eta errepublikano zintzook ez zaitugu inoiz ere ahaztuko.