"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

"EMAKUMEA ETA ERREPUBLIKA" Erakusketaren Inaugurazioa

08/04/10 erakusketari buruzko DVren artikulua

2008ko apirilaren 8an, asteartean, “Emakumea eta Errepublika” inaugurazioa estreinatu zen, Euskadiko Kutxaren Erakusketa Aretoan. 80 bat pertsona bildu ziren eta hasierako agur batez eman zitzaion hasiera ekitaldiari; ondoren, erakusketaren aurkezpena egin zen.

Hasierako agurra

Erakusketaren inaugurazioa

Arratsalde on guztioi eta eskerrik asko etortzeagatik. Ekitaldi honetan inauguratuko dugun erakusketak, oroitzapenaren, aldarrikapenaren, errepublikaren eta emakume errepublikarren oroitzapen-foro bilakatuko du espazio txiki hau.

Hainbat historialari burutsu eta temati saiatu dira emakumearen eginkizuna gordetzen, txikiagotzen edo alde batera uzten, gertaera historikoak faltsuki baztertzen; hala ere, emakumeak bere pisu espezifikoa eduki du gertaeretan.

Gertaera historiko garrantzitsu horien artean, II. Errepublika dago, zeina liberaziorako eta aurrerapenerako ate irekia izan baitzen emakume espainiarrentzat. Ez bakarrik 1931eko Konstituzioan emakumeentzako mugarik gabeko sufragio-eskubidea ezarri zelako, baizik eta emakumeek gizarte-bizitzako esparru guztietan lortu zutelako protagonismoa. Azkenean, emakumeak ez ziren ikusle hutsak edo herrialde baten historiaren oroitarazle gordeak; aitzitik, lehen planoan kokatu ziren; alegia, ordura arte era ezkutuan edo indarkeriaren bidez ukatu zitzaien eszenatokiaren aurrean.

Ostrazismoaren, diskriminazioaren eta erreklusioaren garaietarako itzultze tragikoa ekarri zuen senideen arteko gerraren ondorengo ideologia faszistaren arrakastak. Kendu egin ziren emakumeek beren merituz lortu zituzten eskubideak. Emakumearen rolaren gaineko ikuspegi zahar eta berri horren aurka borrokatu zirenetako asko zigortuak izan ziren kupidarik gabe. Gehienek izan zuten rola indarrean zegoen frankismoaren pentsaera integristaren araberakoa izan zen. Guztiek galdu zituzten askatasuna eta eskubideak; baina, baliteke errepresio itogarri, torturatzaile eta hiltzaile hura neurri handiago batean sufritu izana maistra eta irakasle zirenak.

Erakusketa honen helburua, II. Errepublikan, Gerra Zibilean eta Gerra osteko aldian nabarmendu zirenengan arreta berezia jartzea da, eta, bide batez, begirunerik handiena eskaintzea anonimatoan borroka egin eta sufritu zuten emakume guztiei.

Haiei guztiei gure omenaldi egiazkoena eta eskertza handiena.

Erakusketaren aurkezpena

Gaur aurkezten dugun erakusketa honek ez du izan nahi izaera artistiko edo estetikoko ekitaldia, bildu dugun argazki-materialak ez baitu betetzen asmo hori, baina, gure ustez, nahikoa izan daiteke aurkezpen moduan ekartzeko, era pertsonifikatuan nolabait, hainbat emakumeren aurpegiak aurkezteko; hain zuzen ere errepublikaren idealaren alde bizi, borrokatu, lan egin, preso egon eta hil ziren emakumeen aurpegiak.

Jaime Rodriguez Salís gizon xumea da eta ez zaizkio gehiegi gustatzen hitzaldiak edo jendaurreko adierazpenak. “Luís de Uranzu” hiriko kronikalaria izan Luís Rodríguez Galekin ezkondu zen Dolores Salísen biloba da. Luis Salis, Doloresen anaia Irungo azken alkate errepublikarra izan zen. Jaimek ondorengo mezu hau pasatu digu, eta guk geureganatu nahi genuke:

“Laurogeitaka urtetik gorakoontzat, zentzua genuelarik Errepublika  ezagutu dugunontzat oraindik zirarragarria da urte haietako oroitzapena; nahiz eta, tamalez, oso oroitzapen gutxi izan, urte haiek izan baitziren gure historio modernoaren pasarte liluragarrienetako bat.

Dolores Salís errepublikarra zen, bere senarra, errepublikarra, bere anaia errepublikarra eta gu umeok ere errepublikarrak ginen.Hau esaten dugunean konturatzen gara inguruko jende gaztea harritu egiten dela, uste baitu Errepublika zerbait anakronikoa, igarota eta itzultzerik gabekoa dela. Guretzat, Errepublika gure gurasoek deskribatzen zigutena zen:ahalegin bat, aurrera egiteko saiakera bat, gizakiaren aurrerapena, iraultza moderatua, Europan naturaltsasunez eta karrankarik gabe sartzeko modu bat, gainerakoen ideiak errespatzeko modu bat eta batez ere, ongi izatean, berdintasun sozialean eta kulturan aurrera egiteko modu bat.”

GORA ERREPUBLIKA!

Jarraian, Carmen Pinedak Rosario Sanchez Mora “La Dinamiterari” buruzko azalpena eman zuen eta jarraian proiektatu zen bideoa aurkeztu zuen.

Carmen Pinedari elkarrizketa DV 08/04/09

Carmen Pinedaren argazkia inaugurazioan
Inaugurazioaren argazkia

Inaugurazioari buruzko bideoa

2008ko apirilaren 17an, 89 urte zituela hil zen. Elkarteak omenaldia eskaini nahi izan dio erakusketan. Ikus informazioa

Carmen Pinedaren argazkia inaugurazioan
Inaugurazioaren argazkia

Erakusketan zehar

Amaitzeko, Elkarteak lunch batera gonbidatu zituen bertaratutakoak.

"Tellito" izenez ezaguna den Amaya Tello Madriletik etorri zen erakusketa ikustera. Hilaren 13an, bandera errepublikarra atxatu zuen Irunen.

Erakusketarako argitaratu den aldizkaria digitala

Deskargatu .pdf-n

 

2008ko apirilaren aktibitateekin erlazionatutako loturak