DIARIO VASCO (07/10/02)
Sarraski eremuak dira ardatza Gerendiain Elkarteak antolatutako jardunaldietan
Ostegunean eta ostiralean egingo diren Oroimenerako Foroaren saioak Joaquín Gálvez irundarraren eta Virgilio Peña andaluziarraren dokumentalez irudiztatuko dira. Errepublikazale irundarrek tinko ari dira oroimen historikoa berreskuratzeko asmoz.
IÑIGO MORONDO/
Nicolas Guerendiain Elkarte Errepublikarraren kideek aurkeztu zuten atzo Oroimenerako Foroa. [F. DE LA HERA]
EGITARAUA
Oroimenerako Foroa:Ostegunean eta ostiralean proiketatuko dira bi dokumentalak, arratsaldeko zazpietan Amaia Kultur zentroan; ondoren, eztabaida bat egingo da eta, horretarako, zinta bakoitzaren protagonistak bertan izango dira.
Osteguna: 36an 13 urte nituen dokumentala proiektatuko da. Ordubete inguruko dokumetal honek Joaquín Gálvez irundarraren eta bere familairen historia kontatzen du.
Ostirala: Dokumentala “Espejo roto” izango da, bertan kontatzen da Virgilio Peña errepublikar kordobarraren bizitza eta nola atera zen bizirik Compiègneko eta Buchenwaldeko sarraski eremuetatik
IRUN. DV. Nicolás Guerendiain Irungo Elkarte Errepublikarrak bi jardunaldi antolatu ditu oroimen historikoaren berreskuratzearen gaineko eztabaida eta gogoeta bultzatzeko. Oroimenerako Foroa izenburuarekin, bi dokumental aurkeztuko ditu ekimenak Amaia Kultur Zentroan, bata ostegunean eta bestea ostiralean; biak izango dira abiapuntu geroago egingo diren eztabaida irekietarako.
Bi kasuetan, elkarteak proiektatzen den dokumentalaren protagonista gelara eramango du, ikusleen erantzunak erantzun ditzan eta geroago egingo den mahai inguruan ere parte har dezan. Dokumentalak arratsaldeko zazpietan emango dira, eta ordubete inguruko iraupena dute. Emanaldia bukatzen denetik 21:30era arte, bertan daudenek galderak egin ahalko dizkiete gonbidatuei, eta parte hartu ahal izango dute solasaldi irekian.
Aurten, elkarte irundarrak azpimarratuko du milaka errepublikar espainiar pasa zirela nazien kontzentrazio eremuetatik. Historian galduta dagoen zerbait da. Badakigu milioika judutar hil zituztela, eta azken aldi honetan, ijitoez, homosexualez... ere hitz egin da. Baina atzerriratutakoak 10.000tik gora izan ziren, eta baldintza berberetan izan ziren gainera. Bestalde, zein garrantzitsuak izan ziren nazismoaren kontrako borrokan, Frankoren kontrako borrokaren ondoren, hori gogoratu beharrekoa da azaldu zuen elkarteko kide den Marijo Nogués.
Hemen, gehiago lan egiten da hilobi komunen gaiarekin, gorpu horien duintasuna errekuperatzeko dagoen behar horrekin. Asko hitz egiten da giza-eskubideez, baina oraindik errekuperatzeko daukagu legaltasuna, herriaren borondatea defendatuz hil zen hainbeste jenderen duintasuna erantsi zuen.
36an 13 urte nituen
Hamahiru urte zituela egokitu zitzaion Joaquín Gálvez irundarrari anai-arreben arteko gerra nozitzea. Aren historia eta bere familiarena jasotzen da ostegunean emango den 36an 13 urte nituen zintan, eta egun Donostian bizi den Galvez bera etorriko da proikezio-ekitaldira.
Bi aldiz atzerriratu izan da Gerra Zibilarengatik, haren anaiaren heriotza nozitu behar izan zuen Madril hartu zutenean, baita aitarena ere, zeina Mauthausengo kontzentrazio eremuan hil baitzen, Gerra Handian frantziarren alde borrokatu ondoren.
Idealak bizirik irauteko
Virgilio Peña errepublikazale kordobarra izango da Espejo roto dokumentalaren ardatza. Gerra Zibilean borrokatu ondoren, Bordelen hasi zen maki antifaxistekin. Atxilotua eta torturatua izan zen, Gestapok hartu eta lehendabizi Compiègneko eremura eraman zuten, geroago Buchenwaldeko eremura lekualdatu zuten. Han antolatu zuen erresistentzia, zeinak 1945ean askatu baitzuen eremua. Bizirik irten zen honi buruz ari zelarik, “idealak baldin badaude, bizirik ateratzen zara” esaten zuen atzo Noguések. Gaur egun Pauen bizi den Peña ostiral honetan egongo da Espejo roto proiekzioan.
Bideo honetan ikusi ahal duzu prentsaurrekoari buruzko bideoa.
Nahi baduzu, Youtube orrialdean sar zaitezke Elkartearen beste bideo batzuk ikusteko.
NOTICIAS DE GIPUZKOA(07/10/02)
Atzerrialdiei buruzko testigantzak izango dira ardatz Oroimenerako Foroan, Irungo Amaian.
Elkarte Errepublikarrak bi proiekzio-eztabaida antolatu ditu, ostegunerako eta ostiralerako.
Joaquín Gálvez irundarrak eta Virgilio Peña kordobarrak Tener trece años en el 36 eta Espejo rojo aurkeztuko dituzte.
XABIER SAGARZAZU/
Ostegunean eta ostiralean egingo diren solasaldien aurkezpena. Argazkia: x.s.
IRUN. Atzerriratuen testigantzak haietako bat Joaquín Gálvez irundarraren testigantza izango da protagonista izango dira ostegunean eta ostiralean, Nicolás Guerendiain Irungo Elkarte Errepublikarrak Amaia Kultur Zentroan antolatu duen Oroimenerako Foroan.
Elkarte honen bozeramailea eta kidea den María José Noguések atzo azpimarratu zuen foro honen xedeaerrepublikar espainiarrekin egin zen hilketa politikaren berri ematea dela. Horretarako bi dokumental proiektatuko dira, eta, ondoren, filmatutako gaiei buruzko solasaldi bat egingo da.
Noguések gogoratu zuen gaur ezagutzen direla judutarrekin egin ziren zentzugabeko hilketa ikaragarriak Alemania naziaren aldetik, baina ez da hain ezaguna 12.000 bat espainiar hil zirela Mauthausengo, Dachauko eta Buchenwaldeko sarraski eremuetan.
Zuzeneko testigantzak. Irungo Elkarte Errepublikarrak nabarmendu zuen hilketa politika hartatik bizirik atera zirenetatik, gero eta gutxiago dira geratzen direnak; hori dela eta oso baliotsua da gaur egungo belaunaldietara zuzenean hurbiltzea haien testigantza. Horrela, Oroimenaren Foroaren barnean proiektatuko dira bi dokumental, zeinetan kontatzen baita garai hartatik bizirik iraun duten bi pertsonen bizitza.
Ostegunean, 19:00etatik aurrera, Tener trece años en el 36 (36an 13 urte nituen) aurkeztuko du egun Donostian bizi den Joaquín Gálvez atzerriratu irundarrak. Bere bizitza kontatzen da bertan, zeina hainbat gertaerek markatua baita: atzerrialdiak, fusilatu zuten anaiaren heriotzak eta Mauthauseneko eremuan hil zuten aitarenak.
Ostiralean, jaiotzez kordobarra den eta egun Pauen bizi den Virgilio Peñaren testigantzaren txanda izango da. Espejo Roto dokumentala aurkeztuko du. Garcés batailoiaren partaidea izan zen, geroago, Frantzian zegoela, erresistetziaren alde borrokatu zen, Gestaporen mendean egon arte; ondoren, Buchenwaldeko eremutik bizirik ateratzea lortu zuen.
Nicolás Guerendiain elkarteak irundar guztiak animatu zituen egun horietan Amaiara joatera eta gertatutakoaren oroimen bizia ezagutzera.