IRUN (10/03/28)

Nicolás Guerendiain Elkarteak Prentsa Errepublika garaian erakusketa antolatu du

Bihartik aurrera eta apirilaren 11 arte ikusi ahalko da Euskadiko Kutxaren erakustaretoan.

MARÍA JOSÉ ATIENZA

“Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikarrak “Prentsa Errepublika garaian” erakusketa antolatu du; bihartik aurrera eta apirilaren 11 arte ikusi ahalko da Euskadiko Kutxaren erakustaretoan. Elkartekide Juncal Oiartzunek dioenez “II. Errepublikan, estatu espainiarrak bere historia garaikideko aldirik bizi eta aztoratuenetakoa bizi izan zuen, askatasunaren loraldiaren ondorioz". “Prentsa ez zen libre geratu asaldura horretatik, eta joera ideologiko guztietako egunkari ugari argitaratu ziren”.

Erakusketa honen bidez, “Nicolás Guerendiain” Elkarteak garai hartan kioskoak betetzen zituzten kazetak erakutsi nahi dizkigu, horiexek islatzen baitzuten herriak bizi zuen egoera soziala eta politikoa. Garai hartako gizartean zeuden joera politiko desberdinetako egunkariak, aldizkariak eta komikiak ikusi ahalko dira erakusketan.

Rueda de prensa abril 2010
Jonek eta  Anderrek eta Juncal Oiartzunek aurkeztu zituzten ekitaldiak :: HERA

Irunek ere izan zituen bere egunkariak eta astekariak, baina Juncal Oiartzunek dioenez “apenas dagoen haien arrastorik; dena dela, haietako batzuk erakusketan egongo dira, adibidez Irun Republicano, Bidasoa, La Frontera”. Bisita-ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:30etik 20:30era; eta larunbat, igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 13:00etara, eta 17.00etatik 20.00etara. Apirilaren 11tik aurrera, erakusketa Kabigorri Ateneoan ikusi ahalko da.

“Nicolás Guerendiain” Elkarteak kultura eta jai giroko beste ekintza batzuk ere antolatu ditu apirilaren 10erako eta 11rako. Larunbatean, hilak 10, 16.00etan hasita, jai errepubilkarra ospatuko da Urdanibia plazan: graffiti txapelketa, haur jolasak, eta kontzertua, eskualdeko zenbait talderen eskutik (Melmac, Neutral Kick, Sangre de Mono eta Planta Baja).

Igandean, hilak 11, ospatuko da II. Errepublikaren 79.urtemuga. 12.30ean martxa bat abiatuko da Errepublikarren lehengo Zentrotik (Zabaltza plazan) Urdanibia plazaraino iristeko; han Jaime Rodríguez Salísek bandera errepublikarra altxatuko du, Riegoren ereserkiaren doinuez lagunduta. Jarraian, herri bazkaria egingo da hiriko jatetxe batean. (Informazio gehiago 669 075423 telefonoan edo helbide honetan: asociacionrepublicanairunesa.org).

 

NOTICIAS DE GIPUZKOA (28/03/10)

Irunen Prentsa Errepublika garaian erakusketa egingo da.

Xabier Sagarzazu

IRUN. Irun bihartik aurrera “Prentsa Errepublika garaian” erakusketaren agertokia izango da; erakusketa horrekin ematen dio hasiera “Nicolás Guerendiain” Errepublikarren Elkarteak II. Errepublikaren aldarrikapena ospatzeko egingo diren ekintza multzoari.

Erakusketa Colon ibilbidean dago jarria Euskadiko Kutxaren kultur aretoan; bertan, Irungo errepublikarren bozeramale Juncal Oiartzunek azaldu zuen “Errepublika garaian joera guztietako argitalpen ugari izan zela, eta horrek erakusten duela garai hura gure historia garaikideko aldirik bizi eta aztoratuenetakoa izan zela, askatasunaren loraldiaren ondorioz”.

Errepublika garaiko prentsak “begirada bat ematen dio egoera politiko eta sozialari eta horren bidez ikusten ahala da nola islatzen zuten egoera hori joera politiko desberdinetako egunkari, aldizkari eta komikiek; gainera, Irunen argitaratzen zituztenen lagin txiki bat izango dugu, besteak beste Irun Republicano, Bidasoa, La Frontera, horiek utzi dituzten arrasto apurrak”, esan zuen Juncal Oiartzunek.

Erakusketa hau apirilaren 11 arte ikusi ahalko da, astelehenetik ostiralera, 18:30etik 20:30era; eta larunbat, igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 13:00etara, eta 17.00etatik 20.00etara; “Nicolás Guerendiain” Errepublikarren Elkarteak Errepublikaren urtemuga ospatzeko antolatuko dituen ekintzen atarikoa izango da erakusketa hau.

Apirilak 10 eta 11

Ospakizuna apirilaren 10ean eta 11n egingo da. “Larunbatean, hilak 10, 16.00etan hasita, jai errepublikarra ospatuko dugu Urdanibia plazan: III. Graffiti Lehiaketa, malabaristak, haur jolasak, tiro fatxari lehiaketa eta kontzertuak (Melmac, Neutral Kick, Sangre de Mono eta Mamut), esan zuen Ander Hernándezek, Irungo Elkarte Errepublikarreko kide gazteak.

Hurrengo egunean, apirilak 11, igandea, ospatuko da II. Errepublikaren aldarrikapenaren 79. urtemuga hainbat ekitaldiren bidez. 12.30ean, HAZ dagoen etxetik, han egon baitzen garai batean Irungo Errepublikarren Zentroa, martxa bat abiatuko da Urdanibia plazarantz, ez beste urte batzuetan bezala San Juan plazarantz, obretan ari direlako.

Han, irundar errepublikar beterano Jaime Rodríguez Salísek bandera errepublikarra altxatuko du, Riegoren ereserkiaren doinuez lagunduta; gero, ospakizunak aurrera jarraituko du Vagón de Cola jatetxean egingo den herri bazkari batekin; izena emateko (prezioa 25 euro dira) 669075423 telefonora deitu behar da, edo bestela helbide honetan: web www.asociacionrepublicanairunesa.org