"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

Abertzaleak Huelvako Presondegi Probintzialean (1936-1939)

Facediciones argitaletxeak 'Vascos en la Prisión Provincial de Huelva (1936-1939)' izenburuko ikerketa-lana argitaratu berri du. Juan José Antequera Luengo eta Juan José Luengo Jiménez historialariak dira egileak, eta haien asmoa izan da Huelvako kartzela zaharrekoak izan ziren dokumentuek eskaintzen dituzten informazioak ateratzea.

Asko Santoñako El Dueso Presondegi Koloniatik etorriak, edo Cadizeko El Puerto de Santa Mariako Nagusitik, geroago, horiek ere asko, azkeneko horretara lekualdatuak, edo Gasteizko Probintzialera, Vigoko San Simongo presondegira, matxinadagatik eta matxinadari laguntzeagatik kondenak betetzera. Gainera, ez ziren gutxi izan Marokon, Ceutan, Espainiako Goi-komisarioaren esku jarritakoak, edo Almeria eramanak, esklabu-lanak egitera, eta baita Madrilgo Duque de Sextoko (Rolacoko tailerrak) eta Alcala de Henareseko presondegietara ere. Gerra zibilean, eta batez ere, 1938an, euskaldun andana sartu zituzten Huelvako Presondegi Probintzialean, saio frankistan, eta orokorra izan zen preso politikoentzat lurralde nazional osoan, beren herrietatik eta familietatik eta, beraz, kanpoko edonolako laguntzatik urruntzea. Euskal jatorriko baina Huelvan bizi zen preso bat bakarrik, Arce Celayaran, ez zen preso-multzo horretakoa, baina haiek bezala beste presondegi batera lekualdatu zuten, Huelvakoa ez baitzen atxilotze-lekuen eta presondegi-kolonien arteko erdibideko presondegia baizik. Horrek ez du esan nahi egonaldiak laburragoak izan zirenik, urtebete artekoak ere bai Huelvako zentroan. Abizenengatik, A eta C artean (Ituarte presoa izan ezik), ondorioztatu daiteke hara alfabeto-irizpideengatik lekualdatu zituztela.

Huelvako Artxibateko Historiko Probintzialean, ez daude jasota Huelvako presondegi zaharreko kartzela-espedienteak; izan ere, paper askok eta askok, areto desegokina pilatuta, hezetasunaren ondorioak jasan zituzten, baita euria ere; asko karraskariek edo intsektuek hautsiak, ez baitzitzaien batere kasurik egiten horrelako dokumentuei. Hala ere, gorde direnek agertzen dute preso abertzale asko igaro zirela penintsularen hegoekialdeko muturreko kartzela horretatik, euskal lurretik hain urrun. Haren baldintza osasungaitzek, pilaketagatik eta eskasiagatik, heriotzak eragin zituzten preso ahulengan edo minez etorriak zirenengan. Batzuek istripuak ere izan zituzten; esaterako, Cendoya Lasa dutxan erori zen, eta “buruhezurraren oinarria hautsi zuen baliz”. Hildakoen artean:  Aurrecoechea Unzueta, “neoplasiaren kakesia” zela kausa, eta Basterra Olano, biriketako tuberkulosiagatik.

Lanak kartzelako espedienteen berri ematen du; besteak beste aipatzen ditu: Pedro Aldama Echarandio, San Julián de Múzquiz (Bizkaia); Fernando Aldama Ugarte, Larumbre (Araba); José Luis Algorri Villanueva, San Julián de Múzquiz (Bizkaia), Antonio Alonso Para, berez Gallartakoa (Bizkaia), Abanto Zierbenako bizilaguna (Bizkaia); Juan Altuna Ubillos, Tolosa (Gipuzkoa); Bonifacio Alzaa Bilbao, Arbacegui (Bizkaia); José Luis Amezua Nazabal, Azpeitia (Gipuzkoa); Francisco Aparicio Martín, Sestao (Bizkaia); Marcelino Aranaga Murga, Bilbo (Bizkaia); José María Aranzasti Echevarría, Irun (Gipuzkoa); Eduardo Arce Celayarán, berez Durangokoa (Bizkaia), Huelvako bizilaguna; Francisco Arregui Borda, berez Donostiakoa (Gipuzkoa), Amorebietako bizilaguna (Bizkaia); Cándido Arrieta Llona, Guecho (Bizkaia); Juan Arruti Ariztimuño, berez Beasaingoa (Gipuzkoa), Tolosako bizilaguna (Gipuzkoa); Ignacio Arzamendi Larrañaga, Donostia (Gipuzkoa); Julián Asencio Orueta, berez Arrigorriagakoa (Bizkaia), Tolosako bizilaguna (Gipuzkoa); Martín Aurrecoechea Unzueta, Lujua (Bizkaia); Jesús Ayerbe Aizpuru, Azpeitia (Gipuzkoa); Pedro Ayo Arri, berez Getxokoa (Bizkaia), Sopelanako bizilaguna (Bizkaia); Juan Azcárate Basauri, Elgueta (Gipuzkoa); Agapito Azconaga Galdós, Eibar (Gipuzkoa); Juan Azconaga ( Azcunaga ere bai) Goicolea, berez Abadiñokoa (Bizkaia), Bilboko bizilaguna (Bizkaia); Lorenzo Azurmendi Bidaola, berez Donostiakoa (Gipuzkoa), Tolosako bizilaguna (Gipuzkoa); Lorenzo (José Antonio ere bai) Azurmendi Zabala, Hernani (Gipuzkoa); Juan Badiola Larrinaga, Bilbo (Bizkaia); Cosme Bárcena Hernández, Zalla (Bizkaia), UGTko afiliatua, Arangurenen fabriketan lan egiten zuen «kausa gorri separatistari laguntza emateko asmoz», «gotorleku-lanak egiten...»; Saturnino Barona Mendía, Barakaldo (Bizkaia); Juan Barrio Urrutia, Irun (Gipuzkoa); Ignacio Basterra Olano, Ubidea (Bizkaia), «Ubideako Euskadiko Alderdi Jeltzaleko udal batzordeko presidentea. Eman zizkioten armak banatu zituen afiliatuen artean eta ordena publikoko goardiak osatu zituen»; Manuel Basterrechea Goicoechea, Arbácegui-Guerricaiz (Bizkaia); Eustaquio Beascoechea Oliden, Yurre (Bizkaia); Julio Belacurtu Artucha, Mañaria (Bizkaia); José Luis Benes Orta, Bilbo (Bizkaia); Cándido Bilbao Aizpurúa, Yurre (Bizkaia); Gerardo Bilbao Llona, Berriz (Bizkaia); Marcelino Bringas Bringas, Arceniega (Bizkaia); Prudencio Briñas Ibáñez, Cuartango (Araba); Rufino Calero Derteano, Gernika (Bizkaia); Gerardo Cano Alcalde, Sestao (Bizkaia); Felipe Cartón Gárate, Donostia (Gipuzkoa); Óscar Castro Ochandiano, Sestao (Bizkaia); Marcos Cendoya Lasa, berez Zumaia (Gipuzkoa), Zarautzeko bizilaguna (Gipuzkoa); Cosme Cubas Bilbao, Bilbo (Bizkaia) eta José Ituarte Esnaola, Mutriko (Gipuzkoa)

Beste preso batzuk ere jasota daude, zuzenean edo zeharka, sartzen zirenen laguntzaile gisa (haien espedienteak jasota daude9 edo gerra-kontseiluetako neke-kideak. Besteak beste, aipatzekoak: Vicente Abralde Álvarez, Francisco Aguirre Abasolo, Ricardo Aguirre Landarte, Antonio Aizaguirre Epelde (heriotza-zigorrera kondenatua, «boluntario milizia gorrietan... lanak geldiarazten ibili zen, pistola eskuan hamahiru gorriren buru, Guardia Zibilaren koartela eraso zuen, eta guardiei armak kendu eta kartzelan sartu zituen; geroago, asesinatu egin zuten Donostiako postuko kapitaina.  Eskuindarrak atxilotzen jardun zuen, etxeak miatzen eta arma-zerbitzua egin zuen frontean eta Zarautzen eta atxilotuak zaintzen, zeinak meatxatu egiten zituen»), Manuel Álvarez Aldazábal, Bonifacio Alzas Bilbo, Marcelino Arizmendi Aizpuru, Bernardino Arratibal Surutúzar, Aniceto Arrizabalaga Ajuriagojeascoa, Víctor Asensio Orueta («sozialista nabarmnedua, boluntario armaduna, 1934ko gertakarietan esku hartu zuen, orduan ere armekin»), Julián Azcarregui Elorrieta, Vicente Azcunaga Goicolea, Francisco Barbella Astobízar, Victoriano Barrotieta Cueto, Armando Basilio Fernández, Juan Bellido Franco, Eugenio Berridi Urdampilleta, Juan Berrio Urrutia, Teodoro Bilbo Zárraga, Benjamín Bueno Fernández, José Calderón Fernández, Lázaro Cascajales Borrego («CNTko afiliatua. Boluntario gorriekin, propagandista. 34ko gertakarietan esku hartu zuen»), Remigio Cervera Fernández, José Cortabitarte Cartón, Saturnino Corral Encinillas, Raimundo Díez Ruiz, Pedro Garrido García, Emiliano González Calle («sozialista nabarmendua; armekin jardun zuen gorriak nagusi zirenean, baita 1934ko urrian ere»), Rafael Hernández Hernández, Felipe Ibarra Gárate («ezkerreko sinpatizantea; bere burua boluntario eskaini zuen arotz gisa, Durangoko herrian milizianoek egindako erregistro eta harrapeketetako altzariak desmuntatzeko»), Eugenio Jauristi Mendizábal («gorri separatista, boluntario jardun zuen ejerzito gorrian. Langileei sarrera debekatu zien herriko fabrikan Mugimendua hasi zelako. Guardiak egin zituen, erregistroak eta miaketak, eta esku hartu zuen eskuindarren atxiloketetan); Ángel Jayo Campauaga («nazionalista sutsua eta bere ideien propagandista»), Cayo Jiménez Matute, Santos Marín Díaz, Raimundo Martínez Alcaraz, Teófilo Martínez Alcaraz («CNTko afiliatua, Garayren bonba-fabrikari eraso egin zietenetako bat izan zen. Boluntario izan zen milizia gorrietan»), Lorenzo Miquelerena Quintana («ezkerrekoa ideiez, CNTko afiliatua. Agitatzaile handia. Ejerzito gorrian ibili zen iraultzaile gisa»), Diego Morano Rodríguez, Ángel Navarro Lizarralde («sozialista, manifestazio iraultzaileetan parte hartu zuen Altsasun; indar nazionalei eusten saiatzen ziren taldeetako kidea izan zen eta herri horretatik gorritara igaro zen»), Faustino Oronoz Amigot («CNTko afiliatua 1933tik. Mugimendu Nazionalaren lehenengo egunetik errepideak zaintzen ibilia. 1934ko gertakari iraultzaileengatik auzipetua. CNTko idazkaria izan zen, eta jokabide ona ikusita»), Ángel Prada Portillo («muturreko ideiak zituen, boluntario ejerzito gorrian, eskuindarrak zapaldu eta iraindu. Guardiak egin zituen errepideetan»), Miguel Reyes Delgado, Cándido Rojo Villarreal («Alderdi Sozialistako afliatua, mugimendu  iraultzaileko propagandista handia CNTko batailoietako batean»), José María Salazar Bengoa («euskal nazionalista, Batzokiko diruzaina 931tik, Durango hirian; elkarte hartan politika separatista egiten zen»), Felipe Sangrador Gómez («Alderdi Jeltzaleko ofiziala, burukideetako bat izan zen eta Garayren fabrikari eraso egin zieten lehenengoetakoa»), Antonio Tascón Ortega eta Juan Urruti Aristimuño.