"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

2012ko apirilaren 10eko kronika Irunen

Ibilaldi errepublikanoa

Ekitaldiak martxa errepublikarrarekin hasi ziren 12:30etan Zabaltza plazatik (Errepublika garaian Zentro Errepublikarra). Zenbait kaleetatik pasa ondoren San Juan plazara iritsi zen txalapartaren soinuez, harrera eginez.

Honelako kontsignak aireratu ziren:  "Nos hay dos sin tres, República otra vez", "Los Borbones a los tiburones", "Juan Carlos acelera, que viene la tercera", "Juan Carlos tirano, Irun Republicano"....

Txalapartaren ondoren irakurritako textua

Egun on denoi:

Hemen bildu gara, aurten ere, beste urte batez, Errepublikaren Eguna ospatzeko.

Eta beste urte batez diogu, baina URTE BAT GUTXIAGO ere bada. Bai, urte bat gutxiago; izan ere, atzean uzten dugun urte bakoitzarekin gehiago hurbiltzen baikara Hirugarren Errepublika aldarrikatzeko eta ezartzeko unera.

Egunetik egunera errepublikazale gehiago dago. Egunetik egunera argiago dago monarkiaren "amarru" hori iragan frankistaren zama dela, arkaikoa, anakronikoa, kostu handikoa, alferrikakoa, diskriminatzailea, bidegabea, eta funtsean ustela. Legezkoa ez den jatorria duen monarkia, transizio maneatu batean inposatua, kontrolatua, eta -hedabideen neurriz gaineko babesa izanagatik ere- bere benetako aurpegia egunetik egunera argiago erakusten duena.

Babesik handiena ematen badiote ere, gero eta herritar gehiagok dakite Franco diktadore genozidaren “apetazko ezarpena” izan zela, kapitalaren pribilegioak, bankarien eta espekulatzaileen interesak, alegia, bermatzeko.

Baina egunetik egunera gehiago antzematen da beste modu bateko sistema bat behar dugula, ekonomia interes orokorraren zerbitzura eta ez gutxiengo baten zerbitzura jartzea bermatuko duen bat, alegia. Enpresa-gehiegikeriak kontrolatzeko mekanismo legalak behar ditugu, eta ez lanetik botatzea errazteko mekanismoak. Gure gazteek enplegu duina behar dutelako eta etxebizitza izateko benetako aukera.

Zerga politika progresiboa aplikatuko duen sistema, iruzurgileak saritu beharrean gehien daukatenei gehiago ordainaraziko diena. Paradisu fiskalik egon dadin eragotziko duena. Botere publikoen ustelkeria ezabatzeko eta ustelak zigortzeko eta lapurtu dutena itzul dezaten neurriak hartzeko aukera emango diguna.

Ez dugu gerra inperialistetan gehiago parte hartu nahi; izan ere, gerra horien benetako helburuak ez baitira giza-eskubideak izaten, beste herri batzuei beren natur baliabideak kentzea baizik. Botere publikoek hezkuntza-erakunde erlijioso eta pribatuak diru publikoarekin finantzatzeari utz diezaiotela nahi dugu.

Azken batean, sistema benetan demokratikoa nahi dugu, tranparik gabe herria bere patuaren jabe izango denekoa: Errepublika.

Bere alde pertsona askok bizia eman duen sistema. Esan behar dugu monolito bat edo eskultura bat eskatu diogula udalari, frankismo garaian fusilatu zituzten irundar guztiak, 47 gizon eta emakume, omentzeko; eta oraindik ez dugu aldeko erantzunik jaso udal gobernuaren aldetik.

Gaurko ekitaldi hau izan dadila, bide batez, Errepublikaren eta askatasunaren defentsa beren bizitzarekin ordaindu zuten pertsona haiei guztiei eskerrak emateko eta haien omenez. Guk ez ditugu ahaztuko.

“Izan ginelako, gara. Garelako, izango gara”.

Gogoan izan nahi ditugu, bestalde, azken urteotan ospakizun honetan gurekin izan diren eta orain jada gurekin ez dauden lagun hauek: Miguel Sánchez, Jose Luis Santamaría, Francisco Fernández.

Gora Errepublika!

Gora hirugarren Errepublika!

Bandera altxatzea

Irunen estatu kolpearen ondoren hildakoen familiartekoak izan dira aurten Errepublikanoen Bandera altxatzeaz arduratu direnak.

Musikariek "Himno de Riego", "Eusko Gudari", "La Internacional" eta "Irun Republicano" jo zuten.

Riegoren ereserkiaren partiturak (bandarako) .pdf

"Irun Republicano" himnoaren partiturak (bandarako) .pdf

Bandera altxatzearen bideoa

Herri Bazkaria

Bukatzeko 50 pertsona inguru elkartu ginen jateko eta III. Errepublikaren alde topa egiteko. Menua

Apirilaren 15an. Bandera jaistea

Jakinarazpena Banderari erasoaren. 2012/04/16

Jakina denez, “Nicolás Guerendiain” Irungo Errepublikarren Elkarteak Errepublikaren Eguna ospatu zuen. Aurreikusita zeuden ekintzen artean, hiru koloreko bandera jaso zen apirilaren 14an, 13etan eta geroago jaitsi egin zen hilaren 15eko 20:30ean. Banderak egun batez irauten du San Juan plazan kokatutako hagan.

Aurten —eta hori gertatzen den bigarren urtea da— hilaren 14tik 15erako gauean, eta iluntasunean eta izengabetasunean atxikita, intoleranteren batek hagatik kendu zuen bandera. Bistan denez, hori ez zen aitzakia izan aurreikusitako ekintza ez egiteko, bandera berriro jarri baitzuten egitate horretaz konturatu ziren elkarteko kide batzuek. Baina jarduketa hori beste norbaiten jabetzaren aurkako erasoa da, beharrezko baimenak dituen ekintza legal baten markoan eta baita hiru koloreko banderak ordezkatzen duenaren aurkako erasoa ere, alegia benetan demokratikoa den estatu bat, librea eta laikoa, eta kontuan hartuta horren alde milaka pertsona hil zirela eta haietako asko eta asko oraindik ere bide bazterretan eta hobi komunetan lurperatuta daudela.

Jakinarazten dugu elkarteak dagokion salaketa egin duela Ertzaintzan, jarduketek emaitzak izango direlakoan, ekintza bandaliko horiek ekiditeko asmoz.

 

Irun, 2012ko apirilaren 16a

Diario Vascok eta Bidasoaldia.com-ek berria zabaldu dute.

Bandera jaistearen bideoak

2012ko apirilaren aktibitateekin erlazionatutako loturak