"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

Omenaldia Pikoketan - 2015ko urriaren 18an

Urtero bezala, 1936ko abuztuan Pikoketan hil zirenen aldeko omenaldia egin zen.

Joan Den uztailaren 23an Marcelo Usabiaga hil zenez, aurten berari eta toki hartan hil zituzten kideei egin zaie omenaldia. Lagun eta kideen hainbat esku-hartze izan ziren, baita elkarte eta alderdi politiko batzuenak ere. Geroago, zuhaitz bat landatu eta hartara bota ziren bere errautsak.

Amaitzeko, lore-eskaintza bat egin zen monolitoan Eusko Gudariak, Riegoren Ereserkia, la Internacional obren doinuen akonpainamenduarekin.

Omenaldiko ekintzen ondoren, pertsona asko elkartu ziren Pikoketako jatetxean egin zen bazkarian.

Gertatu zenari buruzko informazio gehiago...

Omenaldiaren bideoa

Aurkezpen testua

Urtero hemen biltzen gara gogoratzeko, 1936ko abuztuaren 11ko goizaldean gertatu zena ez ahazteko. Egun euritsua izan eta Aiako Harria eratzen zuen harrizko eskultura laztantzen zuen lanbroak.Errepublikaren aurka matxinatu ziren militar frankisten buruan zegoen Beorlegui koronelak presoak ez hartzeko eta toki horretan 13 gazte hiltzeko agindua eman zuen. Haietako gehienak Irungo gaztedi komunistak alderdikoak ziren eta Pikoketan erresistitu ziren demokrazia, askatasunak defendatzeko Gora Errepublika! Esanez.

Urtero etorri gara hona omenaldi bat egitera, haiei esaten diegu ez gatozela beraien duintasuna berreskuratzera, duintasun hori ez zutelako inoiz galdu. Marcelo Usabiagak beti ematen zion amaiera ekitaldiari. Aurten ezingo du hori egin. Duela bi hilabete joan zitzaigun. Ezbeharren aurrean menderaezina zela iruditzen zitzaigun. Eta haren beharra genuelako betiko biziko zela uste genuen. Bizitzak 98 urte besterik ez dizkio eman, guk berriz gehiago eskatzen genion.

Marcelo Usabiagaz hitz egingo dute jarraian ongien ezagutu zutenek. Irungo eta Oarsoaldeko elkarte errepublikano gisa eta, seguru, ehunka milaka errepublikarren izenean, eskerrak eman nahi dizkiogu bere adoreagatik eta askatasunaren zein demokraziaren alde erakutsitako entrega. Haren adibidea abangoardian izan da balio errepublikarrak mantentzeko. Haren sakrifizio handia izan da: 22 urte espetxe frankistetan.

Marcelo, guretzat zu ez zara joan. Askatasunaren aldeko adorezko eta entregazko zure lastargia gure eskuetan dago. Askoa gara. Marcelo asko gara. Esaten zenuen bezala: Ez ditugu ahaleginak urri erabiliko mundua aldatu arte.

Lore-eskaintza eta Pikoketan fusilatutakoak oroitzea

Marcelo Usabiaga aitzindaria izan zen egia argitzeko, baita justizia eta frankismoaren martirioa jasan zutenentzako erreparazioa eskatzeko zereginean. Marcelo Usabiagak ahalegin guztiak egin zituen hemen gertatu zenari buruzko egia bilatzeko. Hemen galdu zuen Bernardo anaia (frankistek hil zituzten 13 haietako bat). Hil zituzten gainerakoen senideekin ikerketa lan korapilatsuri ekin zioten. Migel semearen “Flores de la República” liburuan zehatz-mehatz kontatzen da zer nolako odisea, eginahal eta sakrifizio behar izan ziren frankistek gazte horiek lurperatu zituzten gazte haiek zeuden tokiraino iritsi arte.

Ez zuten itxaron 78ko Erregimena iritsi arte. Marcelo Usabiaga anai txikia Robertorekin, Arrutirekin eta hil zituztenen gainerako senideekin, pikotxa eta pala hartu zuten eta hementxe hasi ziren zulatzen, egindako ikerketen arabera, koordenadak zeuden tokian. Amorru handiz zulatu zuten hezurra aurkitu arte. 1978an izan zen. Ez ziren estatuko erakundeen zain geratu. Erakundeak ez ziren esnatu 2000ko hamarkadara arte memoria historikoari buruzko lege batez hitz egiteko. Erakundeen ardura da familia asko hil izana egia ezagutu gabe eta edozein bide bazterrean dautzan maite dituztenen hondakinak berreskuratu gabe. Rajoyren gobernua saihesten ari da Lege hori ez duelako inolako dirurik erabili nahi 100.000 baino gehiago errepublikarren hondakinak lurpetik ateratzeko. Gainera, masakre frankista jasan zutenak iraintzen ausartzen dira hau bezalako eskadiekin: “orain kezkatzen dira bide bazterrez eta aitona-amonez diru-laguntzak daudelako”.

Marcelok eta senideek Oiartzungo Udaleko Gestoraren baimena (Pikoketa Oiartzunen dago)izan zuten eta Irungo Udalarena (fusilatutako gazteak Irungoak ziren). “Flores de la República” liburuak horrela kontatzen du: “Azkenean, eskeleto korapilatsu batzuk, zuhaitz berrien sustraietan bilduta agertu zirenean emozioz bete ziren senide guztiak, historiazko eta justiziazko emozio bat, pultsua, hankak dar-dar jarri zituen emozioa, malkoei bidea ematen zien emozioak, zeinak min zaharkitua hunkitzen baitzuen. Graziazko tiroa zuten buru-hezurrak, Errepublikako txanpon zaharrak, larruzko gerrikoak eta Mercedesen eta Pilarren bi pare zapata txikiak, horiek 16 eta 17 urterekin hil zituzten". Berriro diot, Mercedes López Cotarelo eta Pilar Vallés Vicuña, 16 eta 17 urteko bi emakume ausartak.

Haiekin batera hauek ere hil zituzten:

  • José María Arruti Idiakez.
  • Victor Genua.
  • Jesús López Casado.
  • Agapito Dominguez.
  • Bernardo Usabiaga Jauregui.
  • Manuel Justo Alberdi.
  • Vicente Argote.
  • Agustín Miguel Bermejo.
  • Félix Luz Etxeberria.
  • Ángel Braña López.
  • Miguel Jacinto López Martínez.

Informazio osoa...

Omenaldiaren argazkiak

Fotos