BIDASOA (09/11/08)

Gerrako haurrak, maitasunaren haurrak

Atzera begiratzeak ez dauka zertan erregresiboa izan, eta bai ordea geure historiaren, guzti-guztionaren isla. Nora goazen jakin nahi badugu, nondik gatozen jakin beharra daukagu.

MAÑU DE LA PUENTE

Erakusketaren argazkia

La muestra congregó a buen número iruneses en la
instalación del Museo Oiasso /FERNANDO DE LA HERA

Inoiz ez da gaizki etortzen historiari begiradatxo bat ematea. Horixe da, hain zuzen, Nicolás Guerendiain Irungo Errepublikarren Elkarteak Oiasso Museoan inauguratu berri den eta hilaren 27ra arte egongo den erakusketa honekin nahi duena. Erakusketa Idi Ezkerra Fundazioaren ildoei jarraiki egingo da. ‘Bizitza osoa ume izaten' izenburuak omenaldia izan nahi du gerrako haur guztientzako, alegia, beraiek nahi izan gabe ere, Errepublikako kultur erresistentzia garaian ikur bilakatu ziren neska-mutiko haientzako.

Ireki eta ordu gutxitara, bisitari kopurua handi xamarra ari da izaten eta horrek pozez betetzen du Tino Zamora Memoria Historikoaren alde eta Hirugarren Errepublikaren etorreraren alde lan egiten duen elkarte honen presidentea.

Errepublikar talde honek Nicolás Guerendiainen (bi izan ziren, aita eta semea) irudiaren inguruan  lan egiten du. Nicolás Guerendiain Aguinaga (1856-1899) modu oneko familia batetik zetorren eta boluntario borrokatu zen Irun hartzearen kontra.  Hiriko lehen alkate errepublikarra izan zen, 1890 eta 1893 artean. Zortzi seme-alaba izan zituen, eta txikienak aitaren izen bera izan zuen, eta Salaberri bigarren  deituraz, ama Mercedes Salaberri zuen eta.

Nicolás semea Irungo udal epailea izan zen eta Alardearen jenerala 1936an. Bere oihu Gora San Martzial laikoa! gogoan du oraindik ere jendeak. Guadalupeko Gotorlekuan atxilotuta zeudenak hil ez zitzaten lagundu zuen eta Santoñan gartzelaratu zuten, eta han, bere bila zebiltzan irundar talde baten esku utzi zuten. Une horretan bazekin zer zetorkion, eta halaxe izan ere: Berako harrobietan fusilatu-hil zuten (Enrique José López-Barrantesek gogorarazten didan bezala). Bere gorpuzkinak bere arreba Unión Apostólica-ko lekaime Maritxu eta Asuncióni eman zizkieten, eta sendiak Blaian duen panteoian dautza.

Tino Zamora

Tino Zamora elkartearen presidentea da. /F. DE LA HERA

Orain, elkarteak duen beste helburu handietako bat León Iruretagoyena, Irungo alkate izan zen sona handiko beste errepublikarraren gorpuzkinak hirira ekartzea da.

Iruretagoyenaren familiak, bere birbiloba Diego Ivancich-ek ordezkaturik, Madrildik animatzen du elkartea tramitea amaitzera. Blaian dago panteoia, korporazioak osoko bilkuran orain hilabete batzuk hartutako erabakia betetzeko zain.

Horretan ari da Tino, eta baita zuzendaritzako bere kide hauek ere:  Mariavi Prieto, diruzaina; Juncal Oiartzun, idazkaria; eta batzarkide José Manuel Álvarez, nire lagun postaria; Víctor José López-Barrantes, errepublikarren gaiak gutxik bezala ezagutzen dituen mailarik goreneko pertsona; Manolo Millán, EBko zinegotzia; Marijo Nogués, inoiz huts egiten ez duen bozeramailea; eta Ricardo Sánchez Urolategi, Carmen Pineda eta Manu Jiménez.

Talde horretako gehientsuenak, Gerardo Rodríguez eta Amaia Gamarrarekin batera, izan ziren 2005ean Irunen elkartea martxan jarri zutenak. Tinoren eta Juncalen garajean elkartzen ziren, baina iaztik hona Arbelaitz kaleko hirugarrenean duten lokalean biltzen dira.

Ume hauei buruzko erakusketak hainbat irundar ekartzen du gogora, esate baterako Alfredo González Olascoaga eta José Martínez Otazu; edo Juanito Echegaray, Marcelo Usabiaga, Maritxu Anatol, Eduardo Aparicio, Paco Pérez edo Álvaro López Muñoz, Errepublikaren zerbitzura egon zen irundar hegazkinlaria.

Errepublikarren zerrendari beste honako hauek gehitu behar zaizkie: Luis Salís, alkate izana eta Jaime Rodríguez Salísen osaba (betiere hain eskuzabala bere 'Remelluri'arekin); Jorge Segura, Alardeko jenerala izandakoa; Florencio Iratxeta edo Modesto Gal, Manuel Cristóbal Errandonea, Luis Perez (Mathaunseneko kontzentrazio-eremuetan egondakoa, Hendaian bizi dena), Virgilio Peña edo Ricardo Arruti.

Erakusketaren argazkia

Erakusketako argazkiak benetan adierazgarriak dira.
/F. DE LA HERA

Azken honek emozioz beteriko eguna bizi izan zuen joan zen hilaren 1ean hildako errepublikarren omenez Pikoketan lore-eskaintza egin zuenean.  Zerrendan bere anai José Mari zegoen.

Oroitzapen hauek guztiak Oiasso Museoko erakusketarekin loturik daude, nola ez. Inaugurazio ekitaldian Fernando San Martín egon zen udalaren izenean,  eta  Antton Karrera (Ibi Ezkerra Fundazioa), Arantza González, Manolo Millán, María Eugenia Iparragirre ( Ángel Pérezekin) eta Iñaki Zunzundegi ere bai.

Agurtu nituen hauek ere: José Mari Rastrilla, bere makulu eta guzti (suspertu zaitez, presi!), apirilaren 14a heltzen den bakoitzean elkarteari hainbeste laguntzen diona; Miguel Pastor, txuribeltz izandakoa; José Ramón Vega Zubeldia, primeran ikusi nuena; eta Oiasso Museoko zuzendari Mertxe Urteaga.

Une polita, gustuko dudan jendearen artean. Zergatik ote? Nik badakit.