"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

VII. literatur lehiaketa errepublikarra gazteentzako

Literatur lehiaketako kartela

“Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikarrak gazteentzako VII. Literatur Lehiaketa Errepublikarra iragarri du lantzen ari den jardueren barnean. Lehiaketa honen xedea balio errepublikarrak ezagutaraztea eta sustatzea da, batez ere gazteen artean.

Honako hauek dira balio horiek definitu ahal dutenak, laburpen gisa: Berdintasuna, Senidetasuna, Askatasuna, Laikotasuna, Elkartasuna, Gizartearen, Ekonomiaren eta Politikaren Justizia, Indarkeria EZA, dibertsitatea, begirune eta berdintasun balio gisa, hiritarren parte-hartzea eta demokrazian sakontzea, eta abar.

Horretarako, elkarte honek balio horien inguruko literatur-lehiaketa bat antolatu du gazteentzat.

Ipuin Irabazlea. (16 urtetik 25 urte arte). Idazlea: Idoia Navarro Rebollo

Ipuin Irabazlea. (12 urtetik 16 urte arte). Idazlea: Janire Asensio Cantero

Fotos

Lehiaketaren oinarriak

  1. Narrazio bat, ipuin bat edo antzeko bat egin behar da, zeinetan balio errepublikarrak jasota egongo baitira.
  2. Saria lortzeko aukera izango dute 10 - 25 urte arteko nahi duten gazte guztiek, eta bi kategoria izango dira: 10 urtetik 12 urte bitartekoak (Lehen Hezkuntzako 3. zikloa), 12 urtetik 16 urte bitartekoak (Bigarren Hezkuntza) eta 16 urtetik 25 urte bitartekoak
  3. Lanak gaztelaniaz edo euskaraz egin ahalko dira, eta originalak izan beharko dute.
  4. Kontakizunaren luzapena ezingo da orrialdekoa baino txikiagoa izan ezta 5 orrialdekoa baino handiagoa; DIN A4 formatuan eta espazio bikoitzean idatziko dira, orrialde bakar batean, "Arial" letrarekin eta 12 puntuko letra-tamainarekin.
  5. Lanak bikoiztuta aurkeztuko dira, gutunazal baten barruan. Gutunazalaren kanpoko aldean hau adieraziko da: "VII. Literatur Lehiaketa Errepublikarra Gazteentzat". Original bakoitza ezizen batez sinatuko da eta derrigorrezkoa da gutunazal itxi batean datu hauek eranstea: izena, abizenak, NANa, jaioteguna, helbidea eta harremanetarako telefonoa eta egilearen e-posta. Posta ziurtatuaren bidez bidaliko dira, honako helbide honetara: "NICOLÁS GUERENDIAIN" IRUNGO ELKARTE ERREPUBLIKARRA - 10008 Posta-kutxatila IRUN edo Arbelaitz kaleko 3. zkian dugun egoitzan zuzenean emango dira.
  6. Lanak 2014/12/01tik 2015/03/15era arte onartuko dira, eta postaz bidali direnak eta zigilu-markan aipatutako data baino geroagokoak ez dituztenak hartuko dira epearen barruan jasotzat.
  7. Epaimahaia hauek osatuko dute: elkarteko kide batzuek eta kulturarekin lotutako hainbat irundarrek.
  8. Epaimahaiaren erabakia komunikabideetan jakinaraziko da, eta era espresuan eta pertsonalean jakinaraziko zaie irabazleei
  9. Sariak:

    10 urtetik 12 urte artekoentzako Saria:

    1. Queens dendako 50 €-ko erosketa-txartela
    2. Elkar liburudendako 50 €-ko erosketa-txartela
    3. Oskarbi liburudendako 50 €-ko erosketa-txartela.

    12 urtetik  16 urte artekoentzako Saria:

    1. Queens dendako 50 €-ko erosketa-txartela
    2. Elkar liburudendako 50 €-ko erosketa-txartela
    3. Oskarbi liburudendako 50 €-ko erosketa-txartela.

    16 urtetik 25 urte artekoentzako Saria:

    1. Queens dendako 100 €-ko erosketa-txartela
    2. Elkar liburudendako 100 €-ko erosketa-txartela
    3. Oskarbi liburudendako 100 €-ko erosketa-txartela.
  10. Lanak ARIren jabetzan geratuko dira eta kultura hedatzeko asmoz argitaratu ahalko ditu, egilearen izena aipatuta.
  11. Saria eman gabe gartu ahal da.
  12. Deialdi honetan parte hartzeak oinarri hauek erabat onartzea dakar.